Oharrak:26 urte 1938anEmaztea: Lucrecia Batis
Lanbidez gidaria eta UGTko militantea, Fronte Popularraren esanetara jarri zen gerra hasi zenean. Zaintzaldiak egin zituen armak hartuta eta Gipuzkoako hiriburutik ateratzen eta bertara sartzen ziren “bidaiarien dokumentazioa aztertzen” aritu zen. Gerora, baliteke Bizkaira ihes egin izana eta Eusko Gudarostearen zerbitzuren batean aritu izana, baina ez dago ziurtagiririk.
Edozein kasutan, 1937 erdialdean preso zegoen Bilbon, eta bertan epaitu zuten gerra-kontseiluan. 1937ko irailaren 3an 12 urte eta egun 1eko espetxealdira zigortu zuten, “matxinadari laguntzearen” ustezko delituagatik. 1938ko abuztuan Burgosko espetxe nagusira eraman zuten.
Urte horretako azaroan Astorgako espetxera eraman zuten, eta bertan egon zen 1940ko uztailaren 8an espetxealdi arindua lortu zuen arte, zigorra 2 urteko espetxealdi txikira murriztu baitzioten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | 12 urte, 1 egun | 1937-09-03 | 2 urte | 1940-00-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Burgos Espetxe Zentrala-Probintziala | 1938-08-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Burgos Espetxe Zentrala-Probintziala | Astorga Espetxe Zentrala (León) | 1938-11-21 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana