Oharrak:41 urte 1945ean
Familia-harremanak:Gurasoak: José Ramón eta Josefa / Anaia: Luis Zapirain Aguinaga / Emaztea: Dorita Triumper
Donostian jaio zen 1903ko azaroaren 17an. Arotza zen ogibidez, eta handik gutxira bertako Langile Elkarteen Federazioan sartu zen bere anaia Luisekin batera. 1928an Espainiako Alderdi Komunistan afiliatu zen. PCE-ko batzorde zentraleko figura nagusienetako bat bihurtu zen.
1936an, Gerra Zibila hasi zenean, Madrilen zegoen eta Mundo Obreroko erredaktore gisa lan egiten zuen. Borrokan hasi zen, instruktore militar eta komisario politiko lanak eginez. Guadalajarako borrokan Armadaren IV. Gorputzeko komisario lanak egin zituen. Aurrerago, 39. Dibisioko eta XVIII. Armadako komisario politiko izan zen Bruneteko borrokan. 1939ko martxoan, gatazkaren azken egunetan, Espainiatik hegazkinez ihes egin zuen beste buruzagi komunista batzuekin batera. Oranera iritsi ondoren, Sobietar Batasunera igaro zen, eta, ondoren, Hispanoamerikara bidali zuten misioan.
Mexikotik Espainiara bidali zuten Santiago Álvarezekin batera, PCE Madrilen berrantolatzeko misioarekin. Hala ere, biak atxilotu zituen polizia frankistak 1945eko abuztuan.
Agintari frankistek espaitua eta hiltzera kondenatua, salbatu ahal izan zen nazioarteko kanpaina gogor baten ondorioz, heriotza-zigorraren kommutazioa behartzea lortu baitzuen. Hala ere, Zapirainek hamar urte eman zituen Palentziako espetxean. Kartzelatik atera zenean Espainiatik kanporatu zuten, Mexikotik eta Uruguaitik pasatuz. Batzorde Zentraleko kidea, 1956an PCEk Euskadiko Alderdi Komunista berreraikitzeko agindu zion Parisen. Ez zuen denbora asko eman Frantzian, atxilotu eta herrialdetik kanporatu baitzuten, Txekoslovakian bizitzen jarriz. Herrialde horretan bizi izan zen bi hamarkadatan, alderdiarentzat hainbat funtzio betez.
Franco hil ondoren Espainiara itzuli zen. Donostian kokatuta, hiri horrretan hil zen 1996ko urtarrilaren 18an.
Oharrak:
Oranetik Sobietar Errepublikara pasa zen eta ondoren Hispanoamerikara
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Masoneria eta Komunismoaren Errepresiorako Auzitegi Berezia | 20 urte | 1946-05-18 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Alcalá Meco Espetxe Zentrala (Alcalá de Henares, Madrid) | Palencia Espetxe Probintziala | 1946-06-02 |
Oharrak:
Jatorria: Segurtasunerako Zuzendaritza Orokorra
Oharrak:
Erbesteratua izan zen 59an berriro atxilotu eta epaitu zutenean. Mexico, Uruguay, Frantzia eta azkenik Txekoslovakiatik pasa zen
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana