Toribio Izurrategui GaztaƱaga

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Eskoriatza (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1913-04-16
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Eskoriatza (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Tornularia
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:26 urte 1940an

Familia-harremanak:Gurasoak: Eulogio eta Benita

Biografia:

TORIBIO IZURRATEGUI GAZTAÑAGA, Eulogioren eta Benitaren semea, Eskoriatzakoa (Gipuzkoa) zen jaiotzez eta bertan bizi zen, ezkondu gabe zegoen eta tornularia zen ofizioz.

Gerra hasi zenean, Elgeako Mendilerroko (Araba eta Gipuzkoa artean) Mugarriluze blokeak zaintzeaz arduratu zen milizianoetako bat izan zen.

1936ko urriaren 4an, 5. Flandes Batailoiko kidea izatera igaro zen eta Legutioko (Araba) sektorera destinatua izan zen, bertan egon zelarik 1937ko martxoaren 31ra arte. Gerora, Bizkaiko frontera bidali zuten, honen hausturan parte hartu zuelarik. Otxandio, Barazar eta Bergaratik igaro ostean, Gernikara heldu zen 1937ko maiatzaren 7an.

Flandes batailoiaren baitan, Barruelora (Palencia) bidalia izan zen ekainaren 4an eta ekainaren 11ra arte segurtasun zerbitzuak kunplitzen egon zen bertan.

Ondoren, Brunetera (Madril) igaro zen eta bertan egon zen uztailaren 30era arte.

Uztailaren 30ean zauritua izan zen eta Pontevedrako Ospitale Militarrean egon zen abuztuaren 1etik irailaren 29ra arte.

1937ko abuztuaren 1ean kabu izatera pasa zen. Gero “B” agrupaziora igaro zen eta guarnizio zerbitzuak prestatzen egon zen urtea amaitu arte.

1939ko ekainaren 25ean lizentziatu zuten eta Eskoriatzako Bolivar auzora itzuli zen.

Heriotza ziurtagiriaren arabera, Donostiako (Gipuzkoa) Ospitalean hil zen 1940ko uztailaren 18an, heriotza-kausa agertzen ez delarik. Aipatutako hiriko Polloeko hilerrian lurperatua izan zen.

Urraketak

Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzuk heriotza-emaitzarekin

  • Tokia: Donostia
  • Data: 1940-07-18
  • Non lurperatua: Polloeko Hilerria (Donostia)

Oharrak:
Heriotzaren zergatia eta inskripzioa: Instrukzioko Epailea (1940-07-26)

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana