Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Ahizpa: Juana
Odria auzoko Arauntza baserrikoa zen. 1938ko martxoaren 23an Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian deklaratu ondoren, Ondarretako espetxean sartu zuten Maritxu, 25 urte zituela. Deklarazioan, eta handik egun batzuetara instrukzio-epailearen aurrean, aitortu zuen berak idatzia zela agintari militarrek honela deskribatu zuten gutuna: “gutunak frankisten gerra-operazioen nondik norakoei buruzko ideia ezkorrak adierazten zituela, sinatzaileak poza adierazten zuela horren harira eta aberriaren batasunaren aurkako adierazpen subertsibo bat ere idatzita zegoela”. Azken adierazpen hori Maritxuk amaieran idatzitako agurrari zegokion: “Gora Euzkadi Askatuta”.
Juana ahizparekin egin zuten bezala, Rosario Orbegozo Unanue eta Antonia Azpiazu Olaizola lekukoek eta Donostiako Falangeren informazio-zerbitzuak akusatuen aldeko adierazpenak egin zituzten, esanez, ez zutela altxatutakoen aurkako adierazpenik egin eta jokabide ona zutela. Aldiz, Roque Astigarragak, Hilario Bereciartuak eta Hermenegildo Calvok eginiko txostenetan Juana eta Maritxu errudunak zirela azpimarratu zuten.
1938ko urriaren 11n 2 urteko espetxe-zigorrera kondenatu zuten "matxinada militarra"ren delitua leporatuta, ebatzi baitzuten Maritxuk idatzitako gutunean "Fronte Popularraren matxinada sustatzen zuten" adierazpenak zeudela idatzita.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altxamendu Militarra | ez dago erabilgarri | Auzitegi militarra | 2 urte | 1938-10-11 |
Oharrak:
Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren.
Oharrak:
Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian deklaratu ondoren, Ondarretako espetxean sartu zuten Maritxu.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana