Ignacio Zubimendi Olaizola

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1917-07-31
  • Heriotza-data: 1978-07-03
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Nekazaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

1917an Oinatz auzoko Larre baserrian jaioa. 1936ko irailaren 19an egin zuen ihes Azpeititik, herrian altxatutako tropak sartzear zirenean. Jada Bilbon zela, Lino Lazkano eibartarrak zuzentzen zuen Loyola infanteriako batailoi nazionalistan izena eman zuen, bere borondatez.

Hainbat frontetan aritu zen borrokan unitate militar hartan. Kantabriako Castro Urdialesen atxilotu zuten azkenean, 1937ko abuztuan, eta handik gutxira El Duesoko kartzelara eraman zuten. Gerrako preso gisa sailkatu zuten. Miranda Ebroko Presoak Sailkatzeko Batzordeak sailkatuko zuen seguru asko eta Lizarrako 64. langileen batailoira bidali zuten. Batailoi hartatik auzipetuta atera ziren Ignacio eta gainerako azpeitiarrak Teruelgo frontean izandako Villa Felisako gertakariengatik, 1938ko hasieran denak San Ignacio tertzioan erroldatuta gelditu ondoren.

1938ko martxoaren 2an, Odriozola Alberdi anaia, Lucas Orbegozo, Tomas Odriozola eta Ignacio preso hartu zituen armada errepublikarrak, utzita zegoen baserri batera oilo bila zihoazela. Baina guztiak desertatu izanaz salatu zituzten, eta gero, ordutik eta gerra amaitu arte "etsaiaren armadari” zerbitzua eman izanaz.

Hori dela eta, 1939ko maiatzetik aurrera, Ignacioren eta inplikatutako gainerako azpeitiarren aurkako prozedura sumarisimoa abiatu zen. Epaile militarraren aurrean eginiko adierazpenean, harrapatu zituzteneko gertaera kontatu zuen Ignaciok. Horrez gain, Ignaciok azaldu zuen harrapatu zutenetik armada errepublikarraren hegazkinen aurkako gorputzean sartu zutela, gerra amaitzean Madrilen entregatu arte.

1941eko maiatzaren 1ean epaitegi militarrak esan zuen Ignacio nahiz gainerako auzipetuek “ideologia separatista” zutela, baina “jokabide ona”, eta ontzat ematen zuen harrapatzearen bertsioa. Hori dela eta auzipetuak absolbitu eta aske utzi zituzten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: 64. Langile Batailoia (Oteiza)
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: El Dueso Kontzentrazio-esparru egonkorra (SantoƱa, Cantabria)
  • Data: 1937-08-00
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1).

Oharrak:
Castro Urdialesen atxilotu zuten eta handik gutxira El Duesoko kartzelara eraman zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)
  • Data: 1939-05-17
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 002784 (0095 espedientea)).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1939-10-21

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Desertzioa 1938-03-02 ez dago erabilgarri Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Auzitegi militarra Absoluzioa 1941-05-01

Oharrak:
Jatorria: Azpeitia / Desertorea Aske: 1941-05-02

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana