Fernando Sasiain Brau

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1894-00-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Politikaria
  • Rola: Alkatea
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Donostiako Alkate errepublikanoa izan zen. Erbestealdian egon zen denbora luzez eta tarte horretan Baoinako espetxean preso egon zen 1948an. Oso denbora gutxi egon zen espetxeratua.

Biografia:

Familia errepublikar batean jaioa, Valladolideko Unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen. 1920an eskuratu zuen zinegotzi eserlekua Donostiako udaletxean lehenengo aldiz. Primo de Riveraren diktaduran (1923-1930) hauteskunde bidez hautatutako zinegotzi guztiak ordezkatu zituzten eta hainbat urtez politika instituzionaletik kanpo gelditu zen.

1930an Donostiako Batasun Errepublikanoaren lehendakaria izendatua, Errepublika bultzatzeko asmoz eratu zen Donostiako Itunaren parte-hartzaileetako bat izan zen. 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeetan Bigarren Errepublikaren etorrerarekin batera, Donostiako alkate izendatu zuten eta 1936ko irailean Donostia frankisten esku erori zen arte izan zen alkate.

Donostiatik Bizkaia aldera egin zuen ihes Fernando Sasiainek eta 1937an, Bartzelonara egin zuen alde, Euskal Gobernuarekin batera. Bertatik Lapurdira iritsi zen gerraren amaieran. Bertan 11 urtez bizi izan zen, erbestean. Tartean jarraipenak jasan zituen: 1941ean naziek atxilotu eta Baionan espetxeratu zuten, gerora askatzeko.

1947an depresioak jota, bere buruaz beste egiten saiatu zen. 1949an Donostiara itzuli zen. Gerra-kontseiluan epaitu zuten baina segidan Donostiako Psikiatrikoan sartu behar izan zuten.

Familia ekonomikoki hondoratuta zegoenez, beste psikiatriko batera aldatu zuten 1951n: Palenciako San Juan de Diosera. Bertan hil zen 1957ko azaroaren 15ean.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Tokia: Lapurdi
  • Data: 1937-00-00

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1950-00-00

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana