Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Ahizpa: Maria
Azpeitiko Etxezuri baserrikoa zen. Maria ahizpa bezala, Maximina 1937ko uztailaren 7an atxilotu zuten, Azpeitira itzuli eta egun batera, Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarritako salaketaren ostean.
Maximinaren kasu zehatzean, salatzaileek Guardia Zibilaren aurrean aitortu zuten nazionalista eta propagandista izateaz gain, “haien atxiloketaren eragile izan zela, eman zioten aginduan ageri zen letra ere salatzen duten horrena baitzen”. Baina handik hilabete batzuetara, eta Maximina Ondarretan preso zela, azken salaketa horretan atzera egin behar izan zuten, epaile militar instruktoreak bazekielako atxiloketa-agindua “makinaz idatzita eta Fronte Popularrak sinatuta zegoela”.
Bestalde, Falangeak eta Guardia Zibilak, Roque Astigarragaren eta Julian eta Claudio Orbegozo anaien aitorpenak abalatu zituzten, eta horietan, auzipetua hauteskundeetan pertsona nazionalista oso aktiboa izan zela zioten. Horrez gain, Guardia Zibilaren txostenak aipatzen zuen Maximinak hainbat baserritan elikagaiak konfiskatzen parte hartu zuela, baina salaketa horren lekukotza emango zuten lekukorik ez zuten topatu.
Aldiz, berriz ere Julian Elorza, oraingoan Francisco Gaztañagarekin batera, auzipetuaren alde agertu zen. Haien arabera, nazionalista eta nazionalistak biltzen ziren Etxezuri familiako tabernan zerbitzari izateaz gain, Maximina jokabide onekoa zen eta ez zuen salatutako ezertan parte hartu.
Azkenik, Maximinari filiazio nazionalista eta Gernikako komandantzian emandako zerbitzuak aitortu ostean, eta aldi berean haren gaineko salaketak ukatuta, 1938ko apirilaren 13an baldintzapeko askatasuna eman zioten. Handik hilabetera, Donostiako epaitegi militarrak kargu guztietatik absolbitu zuen, “haren aurka aurkeztutako salaketak salatzaileen beren aitorpenen ondorioz ezerezean geratu zirela argudiatuta”. 1938ko irailaren 26an Maximinari nahiz Maria ahizpari behin betiko askatasuna eman zioten.
Maria ahizparen aurka eginiko akusazio berdinak erabilita zigortu zuen CPIBk Maximina ere. Eta Maria ahizpa bezala, Maximina ere 10 hilabetez egon zen preso eta auzipetzean, gerra kontseiluan kointziditu zuten. Maximinari zigor handiagoa jarri zioten ordea; 15.000 pta-koa. Hala eta guztiz ere, 750 pta-ra jaitsi zioten zigorra.
Oharrak:
Azpeitira itzuli zenean atxilotu zuten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | Absoluzioa | 1938-05-13 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Sarrera data | Irteera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1937-00-00 |
Oharrak:
Maria ahizparen aurka eginiko akusazio berdinak erabilita zigortu zuen CPIBk Maximina ere. Eta Maria ahizpa bezala, Maximina ere 10 hilabetez egon zen preso eta auzipetzean, gerra kontseiluan kointziditu zuten. Maximinari zigor handiagoa jarri zioten ordea; 15.000 pta-koa. Hala eta guztiz ere, 750 pta-ra jaitsi zioten zigorra.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana