Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Jose Ramon Arrese eta Felipa Bauduer
Kale Nagusiko 22.ean jaio zen 1869ko martxoaren 3an. Gurasoak: aita, Tose Ramon Arrese tolosarra eta, ama, Felipa Bauduer gasteiztarra (ERREF: DGHA U-1869 N-17). Eskolapioen ikastetxean ikasi zuen. Pello Mari Otaño bertsolariaren adiskide egin zen. Honek euskararen aldeko maitasuna irakatsi zion. Pilotazale amorratua, askotan joan zen Amerika aldera. La Habanan, Meridan (Yucatan), New York-en eta Buenos Airesen bizi izan zen, besteak beste, pilota zaletasuna zabaltzen eta frontoiak eraikitzen.
Abentura zalea zen eta, batzuek diotenez, 48 aldiz zeharkatu zuen Atlantikoa. Beste batzuen iritziz datu hori ez dago oso argi edo, behintzat, zalantzazkoa da. 29 urte zituela Aiton baten eriotza izeneko bakarrizketa argitaratu zuen, eta bi urte beranduago Sentierak opera, Eduardo Mokoroaren musikarekin, estreinatu zuen lruñean. 1911n Zara opera saritu zioten Segurako musika lehiaketan. 1913an Nere bidetan olerki liburua argitaratu zuen eta 1928an, Txindor, olerki bilduma.
1949an jaioterrira itzuli zen eta gertaera Gain Bera olerkiarekin ospatu zuen. Hiru urte beranduago Olerki berrizte argitaratu zuen. 1998ko ekainaren 19an, Tolosako Leidor zineman, Leidor opera estreinatu zen, Juan Jose Ocon Arzaren batutapean. Opera hori 1936an idatzi zuen Eduardo Mokoroaren musikarekin. Estreinaldi hura zela eta, Tolosako Orfeoia birfundatu zen. Emeterio Arrese Tolosan hil zen 1954ko apirilaren 7an, 85 urte zituela.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana