José Manuel Zubizarreta Alberdi

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1915-05-10
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Jornaleroa
  • Rola: Gudari/Milizianoa
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:21 urte 1936an

Familia-harremanak:Gurasoak: Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiaraz / Anai-arrebak: José María, Catalina, Victoriano, Francisco Javier (jaio eta egun gutxitara hilda), Marcelino (Markelin) eta María (gerraostean jaioa) Zubizarreta Alberdi

Biografia:

1915eko maiatzaren 10ean jaioa Azkoitiko Martitte auzoan. Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiarazen semea, sei anai-arreba zituen.

1936ko irailaren 20an, Francoren indarrak Azkoitin sartzerakoan, José Manuelek bere aita eta hiru anaiekin batera Azkoititik abiatu eta Saturraranera bidaiatu zuen (busez edo kamioiez). Bertan egun batzuk egon ondoren Gernikara abiatu ziren. Bere ama eta arreba Azkoitian geratu ziren.

José Manuel, Víctor eta José María anaiak eusko gudarostean sartuak zeuden eta Gernikara iristerakoan hainbat frontetan ibili ziren borrokan. Víctor, Gernika eta Markina arteko fronte horietako batean zauritua izan zen bala batekin kopetan, 1936ko urriaren 7an, eta horren ondorioz hil egin zen.

Laredon preso hartu zuten tropa italiarren aurrean errenditzerakoan. Madril aldean hiruzpalau urte espetxeratua egon ondoren, Balear Uharteetako Langileen Batailoian egon zen ere. Etxera itzultzerakoan auzokide batek salatu eta berriro zigortu zuten. Eibarrera joan zen bizitzera eta ondo kokatutako pertsona baten laguntzari esker, gomazko hodiak  fabrikatzeko lantegi txiki bat ireki zuen. Bertan ezkondu eta 2 seme izan zituzten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-26
  • Fitxa. Iturria: Azkoitiko Udal Agiritegia.
  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza.

Oharrak:
Baldintzapeko askatasunarekin ateratzen da

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostiako Plaza (Donostia, Gipuzkoa)
  • Data: 1940-06-01

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Ardura politikoa ez dago erabilgarri Aurre Dilijentziak Gerra-kontseilua Erantzukizunik gabe 1940-09-20

Oharrak:
Gerra-kontseiluaren unean 10. Diziplinazko Soldadu Langileen Batailoian (Balearrak) dago

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana