José María Zubizarreta Alberdi

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1909-11-09
  • Heriotza-data: 1990-05-16
  • Bizitokia: Azkoitia (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Jornaleroa
  • Rola: Gudari/Milizianoa
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:26 urte 1936an

Familia-harremanak:Gurasoak: Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiaraz / Anai-arrebak: Catalina, Victoriano, José Manuel, Francisco Javier (jaio eta egun gutxitara hilda), Marcelino (Markelin) eta María (gerraostean jaioa) Zubizarreta Alberdi

Biografia:

1909ko azaroaren 9an jaioa Azkoitiko Martitte auzoan. Claudio Zubizarreta Zabalo eta Juana Francisca Alberdi Mendiarazen semea, sei anai-arreba zituen.

1936ko irailaren 20an, Francoren indarrak Azkoitin sartzerakoan, José Maríak bere aita eta hiru anaiekin batera Azkoititik abiatu eta Saturraranera bidaiatu zuen (busez edo kamioiez). Bertan egun batzuk egon ondoren Gernikara abiatu ziren. Bere ama eta arreba Azkoitian geratu ziren.

José María, Víctor eta José Manuel anaiak eusko gudarostean sartuak zeuden eta Gernikara iristerakoan hainbat frontetan ibili ziren borrokan. Víctor, Gernika eta Markina arteko fronte horietako batean zauritua izan zen bala batekin kopetan, 1936ko urriaren 7an, eta horren ondorioz hil egin zen.

José María hasieran frontean ibili bazen ere, gero Ertzaintzara pasa zen. Eginkizunen artean Bilboko espetxeko presoen aurkako erasoan, hauek babesten egon zen, Gernikako bonbardaketaren ostean haiekin akabatzen saiatu zirenen aurka. Santurtziko lantegia babesten ere ibili zen. Ondoren, Santander aldera erretiratzen ari zenean, preso hartu zuten.

Gerraostean ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten. Eibarrera joan zen lanera eta bizitzera, 1990eko maiatzaren 16an hil zen arte 80 urterekin.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Gerra Batzorde Karlista
  • Tokia: Azkoitia

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Ardura politikoa Azkoitia (Gipuzkoa) Gerra Batzorde Karlista 5.000 pezeta
  • Espedientea. Iturria: Azkoitiko Udal Agiritegia.
  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostiako Plaza (Donostia, Gipuzkoa)
  • Data: 1939-08-31

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 2 urte 1939-08-31

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala
  • Tokia: Plaza de Pamplona (Iruña, Nafarroa)
  • Data: 1942-01-16

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data
Ardura politikoa Azkoitia (Gipuzkoa) Auzia Erantzukizun Politikoko Auzitegia 300 pezeta 1942-01-16
  • Erregistroa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO).
  • Espedientea. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.
  • Miguel Zubizarreta Zubizarreta. Iturria: Testigantza.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana