Isabel Echeverría Gorriti

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1915-01-31
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Llançà (Girona)
  • Lanbidea: Eskola Nazionaletako irakaslea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: José Antonio Echeverría Rementería eta Lorenza Gorriti Olaizola / 4 anai-arreba: Benita, María Teresa, Juan eta Modesto / Senarra: Miguel Fa Caula / 2 alaba: María Dolores eta Mayra

Biografia:

1915eko urtarrilaren 31n Donostian jaioa. Euskaltzalea eta katalanista. Ama, Lorenza Gorriti Olaizola, Arroakoa, Cruz Venta etxekoa. Aita, Jose Antonio Etxeberria Rementeria, Debakoa. Gipuzkoako Diputazioko delineatzailea zen eta Ramon Cortazar Urruzola arkitektoaren laguntzailea izan zen. 1905ean ezkondu eta Donostiara bizitzera joan ziren. Han, bost haur izan zituzten: hiru neskato (Benita, Maria Teresa eta Isabel) eta bi mutiko (Juan eta Modesto).

Haurra zela, eskola ezberdinetan ikasi zuen. Bigarren Errepublika aldarrikatzean 16 urte zituen eta haren ospakizunean parte hartu zuen. Garaiko sozietatean zegoen pobreziaren sendagaietako bat alfabetizazioa zelakoan, irakasle-ikasketak egin zituen, zientzietan espezializatuta.

Bigarren Errepublika garaian, hezkuntza erreformak ezarritako pedagogia berritzailea jaso zuen eta bi promozioetako azkenaren parte izan zen. Madrileko “Instituto de Libre Enseñanza”-n ere ikasi zuen.

Gerrak eztanda egin baino lehen, 1935eko urriaren 18an, Quintanilla de la Riberan (Araba) bere lehen haurrekin irakasle lanetan jardun zuen. Behin gerra hastean, Quintanilla de la Riberan (Araba) lanpostutik baztertu eta Getariara lekualdatu zuten, 1937ko irailaren 11n. Bertan, 1939ko irailaren 15era bitartean kofradiako eskolan irakasle gisan jardun zuen. Gerra amaitu eta gutxira, haren postutik berriro baztertu eta haren tokian, frankistekin soldadu ibilitako bat ezarri zuten. Berriro ere baztertu egin zuten.

Handik 1939ko irailaren 17an, Gabiriara lekualdatu zuten, han zenbait urtez egon zen, 1943ko abenduaren 31 bitartean. 1943an gobernu frankistak irakasleak postuetan kokatzeko egindako konkurtsoaren ostean, Isabel Etxeberriak egindako aukeren artetik, 1943ko abenduaren 4an, gaur egun bizi den Gironako herritxo arrantzalean, Llançan, lortu zuen bere irakasle postua. 1944ko urtarrilaren 1ean klasea ematen hasi zen. Herri oso errepublikazalea zen eta gehiengoa nekazari eta arrantzaleak ziren, Bertan, 1980ko ekainaren 30ean jubilatu zenera arte eman zituen klaseak.

Isabel Etxeberria Gorritiren senarra, Miguel Fa Caula, Extremadurako kontzentrazio-esparruan egon zen, gerrara 16 urterekin joan ondoren. Haren ostean soldaduska egin behar izan zuen eta zazpi urte Kataluniatik kanpo egin ostean, Llançara itzuli zen. Haren aita, Diego Fa Feliu, espetxean zegoen bere semea kontzentrazio-esparrutik Llança-ra (Girona) itzuli zenean. Diego Fa Feliu, zinegotzi errepublikazalea izateagatik heriotz-zigorrera kondenatuta egon zen, baina bere semearen laguntzarekin, espetxetik irtetea lortu zuen.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Garbiketa batzordeak > Irakasleen garbiketa

  • Egilea: Hezkuntza Nazionaleko Ministerioa
  • Tokia: Quintanilla de la Ribera
  • Data: 1936-11-11
  • Dekretua. Iturria: BOE. (Ref. BOE 1936-11-11/Nº 27/Decreto nº 66).
  • Getaria 1936-1945. Iturria: Bibliografia.
  • Isabel Etxeberriaren testigantza. Iturria: Testigantza.
  • Espedientea. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. Ministerio de Educación Nacional/Serie: Expedientes de depuración de maestros nacionales/Signatura: 32/13256/Signatura: 32/13165).

Oharrak:
Quintanillako eskolatik baztertuta, Donostiara itzuli zen Gizarte Zerbitzura. Hortik, Getariako Kofradiaren eskolara joan zen, eta 1939an berriro baztertu eta Gabiriara eraman zuten. 1943an behin betiko postua eman zioten Llançán (Girona).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Garbiketa batzordeak > Irakasleen garbiketa

  • Egilea: Hezkuntza Nazionaleko Ministerioa
  • Tokia: Getaria
  • Data: 1939-09-17
  • Getaria 1936-1945. Iturria: Bibliografia.
  • Isabel Etxeberriaren testigantza. Iturria: Testigantza.
  • Espedientea. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. Ministerio de Educación Nacional/Serie: Expedientes de depuración de maestros nacionales/Signatura: 32/13256/Signatura: 32/13165).

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana