Elbira Zipitria Irastoza

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Zumaia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1906-05-28
  • Heriotza-data: 1982-12-26
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Lanbidea: Irakaslea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: EAB, EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Aita: Jacinto Zipitria Arregi Ama: Maria Irastorza Tapia Anai-arrebak: Maria eta Jorge Zipitria Irastorza.

Biografia:

Elbira Zipitria Irastorza Zumaiako "Torrea" zimentu olako etxean jaio zen 1906ko maiatzaren 28an. Jazinto Zipitria Arregi eta Maria Irastorza Tapiaren alaba zen, bere anai-arreba Jorge eta Mariarekin batera. Haurretan Donostiara lekualdatu zen familia, eta bertan igaro zituen hurrengo urteak. 

Foru Aldundiaren beka baten bitartez irakasle ikasketak egin zituen Donostian. Ikasketak amaitu zituenean Koruko Andre Mariaren Ikastetxe euskaldunean hasi zen lanean, Migel Muñoak sortutakoa. Era berean, politika eta kulturan ere bazebilen: Emakume Abertzale Batzako (idazkaria 1934an), Euskaltzaleakeko eta Eusko Ikaskuntzako kidea baitzen.

Jarduera hauengati, hain zuzen ere, erbesteratu behar izan zen Gerra Zibila hasitakoan. Lapurdin atzerriratu zen: lehenik, Azkainen, eta, ondoren, Ziburun. Bertan, Labaien-Sansinenea tolosar familiaren etxean bizi izan zen. Bertatik Sarara lekualdatu zen, eta handik Donibane-Lohitzunera 1939 amaieran.

Gerra amaitzean Donostira bueltatu zen eta euskaraz irakasten jarraitu zuen bertan; klandestinitatean, noski. Etxe ezberdinetan ematen zituen klaseak, eta 1946an irakasle gehiago txertatu zituen ikasle kopurua handitu zelako. 50-60 hamarkadetan beste etxe-ikastola batzuk zabaltzen hasi ziren, Donostian gehienak. 1968an, Orixe ikastola sortu zuen Mari Karmen Mitxelena, Maria Teresa Aleman eta Koro Aldanondorekin batera. 1971an hartu zuen erretiroa Elbirak, 65 urte betetzear zegoela.

Donostian hil zen Elbira Zipitria 19882ko abenduaren 26an. Bere eskakizunez, Bermekoko Mañu auzoko kanposantuan hilobiratu zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Frantzia

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Donostia Askain
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Askain Ciboure (Ziburu, Francia)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Ciboure (Ziburu, Francia) Sara
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Sarrera data Irteera data
Sara Donibane Lohizune (Lapurdi)

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana