Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Gurasoak: Nicanor Obejero Pescador eta María Frías López / Anai-arrebak: Dolores Faustina eta Nicanor Obejero Frías
Paz, 1909ko apirilaren 5ean Donostian jaioa eta hiri bereko bizilaguna. Familia Nicanor eta Maria gurasoek eta Dolores eta Nicanor bi anai-arrebek osatzen zuten.
Familia errepublikarretik zetorren. Maistra lanbidez, titulua 1928an lortu eta maistren kidegorako oposizioak gainditu ondoren. 1932an Lezoko eskolan hiru hilabeteko praktikak egin ondoren, 1933ko otsailaren hasieran herri horretako eskola graduatuen arduraduna zen. 1933-1934 ikasturtean Donostiako eskola batean aritu zen, eta urte bereko apirilaren 23an utzi behar izan zuen, Arboleaseko (Almeria) eskolan plaza esleitu ziotelako, eta hara joan behar izan zuen.
Paz aktibista politiko nabarmena izan zen Errepublika aldarrikatu zenetik. Errepublikaren eta emakumeak izan behar zuen rolaren hizlari eta propagandista gisa nabarmendu zen. 1931ko azaroan jendaurreko lehen hitzaldia eman zuenetik, ezin konta ahala ekitaldi, mitin, hitzaldi eta abarretan parte hartu zuen, betiere pentsamendu feminista eta errepublikanoaren alde.
Eraso eta kalumniak jasan bazituen ere, salaketa faltsuen pean, Lezon, non maistra-lanetan ziharduen, bere lanarekin jarraitu zuen, Arboleaseko maistra izendatu ondoren Almeriara joan behar izan zuen arte, bere karrera politikoa moztuta geratu zen arte.
Gerraren hasieran ez zen Almeriara itzuli eta 1936ko azaroan Euzkadiko irakaskuntzako ordezkaritzak Artzentalesko (Bizkaia) maistra izendatu zuen eta handik gutxira Santurtzikoa (Bizkaia). 1937ko ekainean Bizkaiko ebakuazioa antolatu ondoren, 1938ko udaberrian Bartzelonara eraman zuten, eta gerra amaitu ondoren, Bagnères-de-Bigorren (Hautes-Pyrénées) erbesteratu zen.
Agintari frankistek espedientea ireki zioten eta 1941eko maiatzean Arboleaseko eskolan zigortua izan zen. 1965ean irakasle postua berreskuratu zuen Gipuzkoan. Donostian hil zen 1997an.
Oharrak:
Guerraren ondorioz atzerrira joan behar zuen
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana