“Oroimenaren bidea” bisita antzeztuak, irailean eta urrian

Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen bulegoak berriro martxan jartzen du “Oroimenaren bidea” bisita antzeztuen programa,

matxinada militar frankistan gure hirian gertaturikoa gertutik ezagutarazteko asmoz.

Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historiaren kapitulu triste baten protagonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak gogoan izaten lagunduko digu.

Bi antzezleek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.

Doako ibilbidea da, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak bisitatu ostean eta Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da.

  • Bisitak egingo dira irailaren 2, 9 eta 16ko larunbatetan, eta urriaren 1ko, igandean
  • Egunean bi saio, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan
  • Irailaren 9an eta 16an, euskaraz, eta irailaren 2an eta urriaren 1ean, gaztelaniaz
  • Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta 1h eta 30′ iraungo da.
  • Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez, eta aldez aurretik nahitaez izena eman behar da
  • Izena web orri honetan eman beharra dago: www.komazk.com/erreserbak
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke edo mezu bat bidali info@komazk.com helbidera

 

Iruzkina egin

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana