Ohikoak galderak
Nola dago egituratuta DonostiaTEKA?
Nola bila dezaket DonostiaTEKAn?
Nola aurkezten dira bilaketak DonostiaTEKAn?
Nola agertzen da DonostiaTEKAn interesatzen zaidan informazioa eta dokumentu digitalizatua?
Nola aipatu behar dira DonostiaTEKAn erreproduzitutako obrak?
Zeintzuk dira funts digitaletara sartzeko baldintzak?
Zer dago DonostiaTEKAn?
DonostiaTEKAn 450.000 orrialde digitaletik gora daude, Donostia Kulturaren Udal Liburutegien Sareak 2003tik egindako digitalizazio eta baliabide digitalak biltzeko proiektuei esker.
Digitalizatu beharreko materialak hainbat irizpideren arabera hautatu dira, eta lehentasuna eman zaio jatorrizko dokumentuak kontserbatzeari eta ikerketa interesari. Udal Liburutegien Sarean kontserbatutako bilduma mota ezberdinen lagin bat ere eskaini nahi izan da. Apurka-apurka aberastuko dira horiek. Honako dokumentu mota hauek topa ditzakegu:
- Artikuluak
- Afixak eta ilustrazioak
- Argazkiak
- Liburuak
- Mapak eta planoak
- Partiturak
- Egunkariak
- Aldizkariak
DonostiaTEKA bildumak aldian-aldian handituko dira, Donostia Kulturak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edo beste erakunde batzuek finantzatutako digitalizazio proiektuen bidez.
Nola dago egituratuta DonostiaTEKA?
DonostiaTEKAk Dspace softwarea erabiltzen du. Kode irekiko software bat da, bilduma digitalak kudeatzeko tresnak ematen dituena, eta, oro har, erakundeen gordailu moduan erabili ohi da.
DonostiaTEKA hainbat bildumak osatzen dute, dokumentu mota ezberdinak dituztenak. Hauek dira DonostiaTEKAren bildumak:
- Artikuluak:
Gehienbat Donostiako osasunaren historiaren inguruko artikulu sorta. Manuel Solorzanok idatzi zituen, besteak beste Donostiako ospitaleen historia ikertu duen erizainak.
- Afixak eta ilustrazioak
Afixak: Festen departamentuak egindako hiriko kirol ekitaldi eta jai nagusien afixen sorta bat: inauterietakoak, Euskal Jaietakoak, su artifizialenak eta abar.
Ilustrazioak: Asun Balzolaren (Bilbao, 1942-2006) funtseko ilustrazio originalen sorta bat. Haren dohaintza Liburutegi Nagusiaren Haurren Atalean dago, eta copyrighta du.
- Argazkiak
Gehienbat Amara auzoko argazkiz osatutako bilduma. Amarako biztanleek emandako argazkiak dira. Horiek, eta Amarari buruzko beste dokumentu batzuek, gainera, Amarauna izeneko bilduma osatzen dute.
- Liburuak
Donostiako hiriaren askotariko alderdien inguruko liburuen sorta bat, adibidez, sei nobela historiko.
- Mapak eta planoak
Mapa eta plano historikoen sorta, gehienak Mandasko Dukearen liburutegikoak.
- Partiturak
Juan Ignacio Iztueta folklorista (1767-1845), Donostiako Martxaren autore Raimundo Sarriegi (1838-1913) eta Udalaren Txistulari Bandako zuzendari Eusebio Basurko (1856-1921) bezalako pertsona ospetsuen partituren sorta.
- Egunkariak
Donostian XIX. mendearen amaieratik 1936ra argitaratutako egunkari historikoen bilduma, balio handia duena ikerketa historikorako, gehienak bilduma bakarretatik ekarriak daudelako.
Egungo prentsa digitalizatua Liburutegi Nagusian kontsulta daiteke (Alderdi Eder).
- Aldizkariak
Egunkari edo aldizkari bat osatzen duten zenbaki edo faszikuluen erreprodukzio digitalak. Sortako aldizkari gehienak tokian-tokikoak dira, eta topatzen zailak.
Bildumetako batzuk azpibildumetan banatuta daude.
Azpibildumetatik sartu daiteke dokumentuetara.
Bilduma eta azpibildumen adibidea.
Nola bila dezaket DonostiaTEKAn?
Dokumentuak bilaketa soilaren bidez bila daitezke, edo, bestela, zerrenden bidez.
Bilaketa soila
DonostiaTEKAn edozer bilatzeko, erabili pantailaren goiko aldean ezkerretan dagoen bilaketa laukia.
Bilatzeko gomendioak:
- Laukian idatzitako terminoak erregistro bakoitzaren izenburu, autore, alor, serie eta identifikatzaile eremuetan bilatuko dira.
- Bilaketan ezikusia egiten zaie baliorik ez dakarten hitzei, esaterako, artikuluei eta preposizioei. Adibidez: Gaztelaniazko el/la, y, por eta abar.
- Izartxoa erabiltzen da hitz baten hasieraren ondoren, hasiera hori duten hitzak dituzten dokumentu guztiak bilatzeko. Adibidez:
Era* idatzita era, erab, erabaki bilatuko ditu
- Esaldi zehatzak bilatzeko, komatxo artean jarri behar dira. Adibidez:
“Hondartzen perla”
- Hainbat termino bilatzen direnean, jarri + ikurra termino baten aurretik, emaitzan nahitaez azaldu behar bada. Adibidez:
+Queralt +2013 idatziz gero, bi hitzak dituzten dokumentuak azalduko dira.
- Termino bat bilaketan agertu behar ez denean, aurretik - ikurrarekin markatu behar da. NOT eragilea ere erabil daiteke. Adibidez:
Ignacio -Solorzano o Ignacio NOT Solorzano idatziz gero, Ignacio hitza bai baina Solorzano hitza ez duten dokumentuak agertuko dira.
- Honako eragile boolear hauek erabiltzen dira terminoak konbinatzeko. Beti letra larriak erabili behar dira.
AND - eragile horrekin konbinatu diren hitz edo esaldi guztiak dituzten elementuak bilatzen ditu. Adibidez:
Carnaval AND Sarriegui idatziz gero, “Carnaval” eta Sarriegui” hitzak dituzten elementu guztiak agertuko dira.
OR - eragile horrekin konbinatu diren hitz edo esaldiren bat duten elementuak bilatzen ditu. Adibidez:
Aita OR Francisco idatziz gero, "Aita" edo "Francisco” hitzak dituzten elementuak agertuko dira.
NOT - eragile horren ondoren datozen hitzak baztertuko ditu. Adibidez:
Sarriegui NOT carnaval idatziz gero, “Sarriegui” hitza duten elementu guztiak agertuko dira, “carnaval” hitza ere badutenak IZAN EZIK.
Parentesien bitartez bilaketa terminoak multzokatu daitezke. Adibidez:
(AITA OR FRANCISCO) AND (MICHEL OR BIZKAIA)
Bilaketa bilduma jakin batera mugatzeko, nabigatu bildumara arte, eta erabili zerrenda bakoitzeko bilaketa laukia.
Zerrendatu
DonostiaTEKAk eskaintzen du ere bibliografia zerrenden bilatzeko ohiko sistema. Bilduma bakoitzak honako bilaketa aukera hauek ditu:
- Argitaratze data: DonostiaTEKAn erreproduzitutako obren argitaratze data guztien zerrenda ikusteko aukera ematen du, alderantzizko hurrenkera kronologikoan (berrienetik zaharrenera).
- Autorea: DonostiaTEKAn dauden autore guztien zerrenda bat ikusteko aukera ematen du, hurrenkera alfabetikoan.
- Izenburua: DonostiaTEKAn dauden izenburu guztien zerrenda bat ikusteko aukera ematen du, hurrenkera alfabetikoan.
- Gaiak: DonostiaTEKAn dauden gai guztien zerrenda bat ikusteko aukera ematen du, hurrenkera alfabetikoan.
Adibidez, Goio autorearen afixak ikusteko:
Nabigatu “KARTELAK ETA ILUSTRAZIOAK” bildumara arte. Aukeratu “KARTELAK” azpibilduma.
ZERRENDEN aukerak azalduko dira. Aukeratu “EGILEA”.
“EGILEA” zerrendan bi bilaketa aukera daude:
- Bilatu. Zerrendaka bilatzeko laukian, idatzi “Goio”.
- Joan hona: alfabetoan joan bilatu nahi duzun abizenaren lehen hizkira, adibidean, “G”.
Emaitza:
Nola aurkezten dira bilaketak DonostiaTEKAn?
Bilaketa bat egindakoan, emaitzen zerrenda agertuko da. Besterik adierazi ezean, programak izenburuen arabera alfabetikoki antolatutako zerrenda bat emango du, goranzko hurrenkeran, hau da, Atik Zra. Emaitzak hainbat modutan antola daitezke, dena den. Hauen arabera antola daitezke:
- Hainbat eremuren arabera: Garrantzia, Izenburua, Igotzeko urtea.
- Goranzko edo beheranzko hurrenkera:
GEHITU IRAGAZKIAK
Horrek aukera ematen du emaitzak zedarritzeko (fintzeko). Iragazkien laukian sartu behar da bilatu nahi den hitza, eta menu zabalgarrian agertzen diren bilaketa motetatik bat aukeratu behar da:
- Izenburuak, autoreak, gaiak edo datak.
- Berdina, Ezberdina, Hori du, ID, Ez du, EZ ID.
Adibidez, Sarriegiren obrak bila daitezke, izenburuan inauteri terminoa ez dutenak.
Aurkitu
Aukera horrek aukera ematen du emaitzak zedarritzeko, autoreen, gaien eta daten eremuetan azaltzen diren terminoetan nabigatuz.
Nola agertzen da DonostiaTEKAn interesatzen zaidan informazioa eta dokumentu digitalizatua?
Emaitzetan aurrebista bat ageri da. Osorik ikusteko edo deskargatzeko, erregistro bibliografikora sartu behar da.
Besterik adierazi ezean, erregistro bibliografikoak fitxa formatuan agertuko dira, eta dokumentua deskribatzen dute.
Fitxaren beheko aldeak aukera ematen du:
- Dokumentu digitalizatura sartzeko.
- Deskribapen fitxa Dublin Core formatuan ikusteko.
Nola aipatu behar dira DonostiaTEKAn erreproduzitutako obrak?
- Donostia Kulturaren funtsekoak diren erreproduzitutako obrak. Obra bakoitzaren copyrighta erregistro bakoitzaren fitxan azaltzen da, eta “Eskubideak (https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/)” eremuan. Garbi utziko da jasota, obra bakoitzaren baimenek adierazitako moduan.
- Beste erakunde batzuetako funtsetako erreproduzitutako obrak. Obra bakoitzaren copyrighta erregistro bakoitzaren fitxan azaltzen da, eta “Eskubideak (https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/)” eremuan. Erakunde horren copyrighta adieraziko da.
Bi kasuetan, DonostiaTEKAren webgunea aipatuko da (https://www.donostia.eus/donostiateka).
Zeintzuk dira funts digitaletara sartzeko baldintzak?
Erabiltzailearen konpromisoak:
- Jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legedia betetzea.
- Eskuratzen dituen irudiak, inprimatuak edo erreprodukzioak erabilera pribatu, irakaskuntza edo ikerkuntzarako erabiltzea.
- DonostiaTEKAko funts digitalizatuen irudiak, inprimatuak edo erreprodukzioak jasotzen dituen ikerketa argitaratuz gero, erabiltzaileak, argitaratu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko du idatziz, eta argitaratu ondoren obraren ale bat entregatu beharko du. .
- Funtsak erreproduzitzeko baimenak, Donostia Kulturak emanak, edizio bakar baterako balio du. Hurrengo berrargitalpenetarako, argitaratzeko baimena eskatu beharko da atzera.
- DonostiaTEKAko funtsen erreprodukzio partzialak jasotzen dituzten edizioetan, horien jatorria aipatu beharko da.
- Erreprodukziotik kanpo geratu dira Jabetza Intelektualaren Legeak aurreikusten dituen kasuetan sartzen diren obrak edo obra-zatiak.
- Donostia Kulturak, bere aldetik, konpromiso hauek hartzen ditu:
- Erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalen tratamendua egokitu egingo zaio abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzkoak, ezartzen duenari.
- Datu horiei tratamendu informatikoa emango zaie, eta dagozkien fitxategietan jasoko dira. Erabiltzaileak eskatzen dituen zerbitzuak behar bezala ematea ahalbidetzeko, estatistika ondorioetarako eta Donostia Kulturaren jarduerei lotutako kultura edo argibide gisako informazioa bidaltzeko erabiliko dira, ez beste ezertarako.