Breadcrumb
Gaztetutako hiri batean bizitzea eta gozatzea
3.Gaztetutako hiri batean bizitzea eta gozatzea
Etxebizitza sortzea izango da —bai berria eraikita, bai dagoeneko eraikita dagoena berreskuratuta— gure ahaleginaren beste ildo bat, donostiarren bizimodu proiektu pertsonalak eta familiarrak aurrera ateratzen laguntzeko, bereziki gazteenak. Helburua 2033rako beste 6.000 etxebizitza berri izatea da.
Gaztetutako hiria erakargarria da bertan bizi garenontzat ere. Erakargarria da jaialdi handiek eta Donostia Kulturak, hiriko museoek eta antzokiek osatzen duten ekosistemak sortzen duten kultura eskaintzagatik ere. Gogoeta bat egingo dugu hiriko kultur etxeen eta liburutegien sarearen etorkizunaz eta bilakaeraz; izan ere, erreferentziazko zerbitzua baita herritarrentzat, dagoeneko 30 urte bete baititu eta berriz formulatu beharra baitu.
Eta erakargarria da kirola maite dutenentzat ere. Anoetako Kirol Hiria eta Illunbe multzoa modu integralean berritzeko lan egingo dugu. Baina baita kirola (oinarrizko kirola eta elitekoa) bultzatzen jarraitzeko ere, indar berezia jarriz emakumeen kirolean.
Eduki publikatzailea
Proiektu guztiak
Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko
2030eko Munduko Futbol Txapelketa
Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko hautagaitza bultzatzeko mekanismoak eta ekimenak aktibatzea.
Hiriko kiroleko plana
Aire zabaleko kirol-espazioak bultzatzea, kirol-modalitate berri batzuk egitea sustatzeko.
Emakumeen kirolari laguntzea
Klubekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea emakumeen kirola sustatzen jarraitzeko, oinarrietatik eliteko txapelketetara.
Kirol Txartela, kirola sustatzeko motorra
Kirol Txartelaren prestazioak handitzea, pandemiaren aurreko harpidedun kopurua lortzeko.
Kirol-instalazioak zaintzeko eta hobetzeko plana
Kirol-instalazioak hobetzeko, zaintzeko eta berritzeko plan bat definitzea, eta beste diziplina batzuetan kirola egiteko modua emango duten gune berriak sortzea.
Kirola eta Bizimodu Osasungarria
Osasuna eta ongizatea sustatzea kirol-jardueraren bidez, auzoetan eta, batez ere, aire zabalean egiteko programa eta ekimenen bidez.
Donostia Kirola, kirolaren eta kirol-ekitaldien dinamizatzailea eta sustatzailea
Kirola eta gizarte-kirola dinamizaziorako programak, proiektuak eta ekimenak abian jartzea Donostia Kirolak, hiriko kirol-elkarte eta eragileekin lankidetzan jardunda.
Hiriko jaialdi handien bilakaera
Hiriko jaialdi handiak gero eta digitalagoa, aktiboagoa eta heterogeneoagoa den publikoaren eskaera berrietara egokitzea.
Literatura-ibilbide batzuk egitea hirian
Donostiako literatura-sorkuntza ezagutaraztea, tokiko idazleen ibilbideen eta haien inspirazio-iturri eta literatura-lanen parte izan diren kale, plaza, negozio edo txokoen bidez.
Tokiko arte- sorkuntza sustatzea
Arte-adierazpen emergenteek Donostiaren irudia, nortasuna eta kultura-proiekzioa indartzea. Euskal arte-sorkuntza indartzea, Donostia Kultura, Tabakalera, San Telmo Museoa, artistak, galeriak eta arte-eragile publiko eta pribatuen arteko sinergia berrien bidez.
Udalaren Musika eta Dantza Eskola
Musika eta dantzaren arloetan, genero, jatorri eta gaitasun desberdinetako pertsonei bideratutako kalitatezko titulazio ofizialik gabeko irakaskuntza eskaintzea.
Donostia, euskararen eta euskal kulturaren erakusleihoa
Tokiko kultura-sarearen erakusleiho bihurtzea Donostia, euskarazko sorkuntza sustatuz eta eskaintza hori Euskaditik kanpoko eremu berrietara esportatzeko tresnak eskainiz.
Francisco Escudero kontserbatorioa
Instalazio berri batzuk ematea kontserbatorioari, prestakuntza-eskaintza handitu ahal izateko.
Hiriko antzokiak modernizatzea
Berritze eta hobetze lan batzuk egitea Victoria Eugenian eta Antzoki Zaharrean, haien kultur programazioa eskaintza berritzaile baten bidez handitzeko modua izan dezaten.
Biztanlerik ez duten etxebizitzak berreskuratzea eta berraktibatzea
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Legeak babestutako neurriak abian jartzea, gaur egun hutsik dauden etxebizitzak higiezinen merkatura ateratzeko.
Kultur etxeak eta liburutegiak: direnak berritzea eta beste batzuk irekitzea
Kultur etxeen eta liburutegien sareko ekipamenduak handitzea eta berritzea, auzo bakoitzeko kulturaren erreferentzia-puntuak izateko aurrera ere.
Bizitzeko irtenbideak gazteentzat.
Gazteei etxebizitza eskuragarriak (ekipamenduetarako apartamentuak, dagoeneko eraikita dauden etxebizitzak berreskuratzea, alternatiba berriak...) eskaintzen dizkieten neurri berriak abiaraztea.
Etxebizitza Plan Zuzentzailea eguneratzea
Orain den Etxebizitza Plan Zuzentzailea berriz begiratu eta eguneratzea, hiriak dituen eta izango dituen beharretara egokitzeko.
Hiri-ingurune berriak
Oinezkoentzako gune batzuk berreskuratzea: TOPOa lurperatu eta GI-20 errepideak Marrutxipitik izango duen sarbide berria egindakoan sortuko direnak.
Hiri-itsasertza: mantentze prebentiboa
Klima aldaketak ekarriko dituen ondorioak kontuan izan eta hiri-itsasertzeko elementuak monitorizatzeko, egokitzeko eta prebentziozko mantentze-lanak egitea.
Modu oneko alokairu eskaintza handitzea hirian
Alokairuko etxebizitza gehiago izatea, modu onean hartu ahal izateko batez ere gazteek.
Auditz-Akularrerako plangintza
HAPO berrian Auditz-Akularrerako behin betiko plangintza zehaztea. Ingurunea errespetatzeko moduko hirigintza-garapena; eremu berdeak, ekipamendu komunitarioak eta erreferentziazko instalazioak izango dituena, teknologia, berrikuntza eta kalitatezko enplegua erakartzeko modukoak.