Breadcrumb
Elkarrizketan eta herritarren konplizitatean oinarritu eta hiri partekatu baten alde lan egitea
4.Elkarrizketan eta herritarren konplizitatean oinarritu eta hiri partekatu baten alde lan egitea
Balio demokratikoekin konprometitzea gure nortasun-ezaugarri nagusietako bat da. Eta hori indartzen jarraituko dugu, giza eskubideak zabaltzeko ekimenen bidez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen memoria defendatuz eta LGTBI+ kolektiboaren eskubideak urratzen dituzten jarrera homofobo eta transfoboen aurka borroka eginez.
Berdintasunak zeharkako ardatza izan behar du, Udalaren lan-arlo guztiak, udal gobernua eta hiriaren egunerokotasuna alderik alde pasatzen dituena. Hori dela eta, politika publiko guztietan genero-ikuspegia txertatzea, emakumeentzako kalitatezko enplegu gehiago sortzea eta sexu eta genero indarkeriaren aurka borroka egitea izango dira legegintzaldi honetako lan-eremu nagusiak.
Udal-baliabideen kudeaketa aurreratuaren alde egiten jarraituko dugu; gobernu ona, herritarren parte-hartzea eta pertsonen integrazioa izateko. Eta euskararen normalizazioa bultzatzen jarraituko dugu, kohesiorako eta integrazio sozial eta kulturalerako tresna gisa.
Eduki publikatzailea
Proiektu guztiak
Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko
Langileen errendimendua kudeatzea, zerbitzu publiko eraginkorrak emateko
Enplegatuen errendimendu, motibazio eta prestakuntza handiagoa ekarriko duten karrera profesionaleko sistemak ezartzea.
Euskara etorkinentzat
Hizkuntza aniztasuna oinarri hartuz, euskarara hurbiltzeko praktikak abian jartzea. Donostian bizitzen jarri nahi duten pertsonei euskararen balioak transmititzea, komunikazio eta bizilagunen elkarbizitzarako hizkuntza gisa.
Euskara, administrazio publikoaren zeharkako ardatz
Administrazioan euskararen erabilera normalizatzea, herritarrei zerbitzua emateko hizkuntza eta langileen arteko harremanetarako eta lanerako hizkuntza izateko. Euskara kudeaketaren erdigunera eramatea Donostiako Udala euskararen arnasgune bilakatu dadin.
Harrera linguistikorako protokoloa
Harrera linguistikorako protokoloa egitea, Donostian bizitzen jarri nahi duten pertsonei euskararen balioak transmititzeko, komunikazio eta bizilagunen elkarbizitzarako hizkuntza gisa.
Dokumentuak Artxibatzeko eta Kudeatzeko Udal Sistema
Dokumentuak Artxibatzeko eta Kudeatzeko Udal Sistema definitzea eta ezartzea, lege-araudi berrira egokituta.
Jarduera ardatz duen udal-antolaketa eraginkorra
Udalaren antolaketa eta egitura gizartearen premia aldakorretara egokitzea: eman zaien jarduerari erantzuteko baliabiderik eraginkorrenak emanez eta jarduera-katalogoen ereduak antolatuz eta sinplifikatuz.
Kudeaketa publikoaren eredua GJHekin lerrokatuta
Estrategia, zerbitzuak eta emaitzak bata bestearekin uztartuta eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta izango den Kudeaketa Publikoaren Eredua ezartzea, hizkuntza herritarrekin eta eragileekin bateratzeko.
Udal-jardueraren integritatea
Integritate publikoaren eredu bat ezartzea alderdi guztietan, Gardentasun Plana aplikatuz eta Iruzurraren aurkako Planaren jarduketak osatuz. Gardentasun helburua: estatuko aurreneko 3 hiriburuen artean egotea gardentasun rankingean.
Udal-langileen plantilla egonkortzea
Plantillaren dimentsionamendua aztertzea, bitartekotasuna murriztea eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatzea, eta lanbide-profilak beharrizan berrietara egokitzea.
Udalaren informazio eta izapide administratiboetako zerbitzuak
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua eta haren kudeaketa-tresnak hobetzea. Gogobetetasun-maila 10etik 8 izatea. Ekitate digitala bultzatzea.
Emakumeen irudiaren berreskuratze historikoa
Emakume batzuen lana ikusaraztea, haien ekarpenak ezagutaraziz eta gure kaleetan duten presentzia indartuz.
Emakumeentzako hiri segurua
Emakumeen aurkako indarkeria mota ororen kontra borrokatzea, kaleak eta espazio publikoak seguruago bihurtuko dituzten ekimenen bidez. Hezkuntza sustatzea, prebentzio eta sentsibilizazio tresna gisa.
Gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna
Berdintasuna Udaleko arlo guztietan, gobernuan eta hiriko egunerokoan txertatzen jarraitzea.
Sexu-erasoen biktimei ematen zaien arreta hobetzea
Polizia-erantzun azkarreko eta sexu-erasoen biktimei berehalako arreta emateko protokolo espezializatua finkatzea. Sexu-erasoen biktimen arretarako gunea hobetzea eta zerbitzua indartzea. Haur eta nerabeek ere indarkeria honetatik babesteko betebeharrak aintzat hartuta, udaleko barne komunikazioa eta koordinazioa indartzea protokoloak aktibatu eta erantzun hobeak emateko.
Udal-finantzak: zorpetze-maila txikia eta kaudimen handia
Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko arauak betetzea (defizita 0, hornitzaileei ordaintzeko batez bestekoa, gastu-araua).
Emakumeen Etxea: eraikin berria
Emakumeen Etxea egoitza berri batera aldatzea Amara kalean. Eskaintzen dituen zerbitzuak eta haien izaera aztertzea, eskari eta behar berrietara egokitzeko.
Eskubide, betebehar eta aukera berdintasuna
Politika, programa eta jardueretan diskriminaziorik ez dagoela bermatzea, eta herritar guztien eskubide politiko, sozial eta ekonomikoen erabilera erraztea.
Giza Eskubideak - Dibulgazio pedagogikoa
Hiriaren historian giza eskubideen memoria kolektiboa zabaltzeko ekimen pedagogikoak garatzea.
Kultura-aniztasuna sustatzea
Bizikidetza eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, xenofobia eta arrazakeria prebenitzeko.
LGTBI+ kolektiboaren eskubideak defendatzea
Sexu-orientazioagatik eta genero-identitateagatik diskriminatzeari aurrea hartzea; politiken, kanpainen eta LGTBI+ erakundeen eta haien ekimenen babesaren bidez.
Nazioarteko lankidetzarekiko konpromiso iraunkorra
Udalaren lankidetza bultzatzea, Udalaren aurrekontuaren % 0,7 lankidetzarako izan dadin.
Auzo Mahaiak
Amara Berriko eta Erriberetako dinamika arrakastatsuak hiriko beste auzo batzuetara hedatzea.
Auzoz Auzo
Auzoz Auzo bilerak auzo bakoitzeko elkarte eta auzotar guztiengana zabaltzea. Eragile berriak sartzea eta bilera irekiak egitea. Etorkinen kolektiboen artean asoziazionismoa eta parte-hartzea sustatzea.
Parte hartzeko dinamikak sustatzea gazteen artean
Ikastetxeekin lankidetzan jardun eta gazteentzako dinamikak sortzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko.