Breadcrumb

SARETU BARRUTIA - ALTZAKO KIROLDEGIA

Altzako kiroldegiaren argazkia

ALTZAKO KIROLDEGIA

1992an Altzako Udal Kiroldegia eraiki zen, eta 20 urtez martxan egon ondoren, 2013an partaidetza-prozesu bat jarri zen abian, herritarrek beren ekarpenak egin zitzaten kirol-azpiegitura hori berritzeko eta ingurunea eraberritu eta egokitzeko.

Herritarrek eta Altzako elkarteek egindako ekarpenekin, 2014. urtean Donostiako Udalak ideia-lehiaketa bat antolatu zuen: 26 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 5 aukeratu ziren. Proiektu horiek jendaurrean aurkeztu ziren herritarren iritziak jasotzeko, eta 2015ean lehiaketa irabazi zuen taldea jakinarazi zen. Obrak hastear zeudela, iraganeko industria-jardueraren ondorioz, amiantoz kutsatutako lurrak agertu ziren, eta batzorde bat sortu zen, Udaleko hainbat sailek osatua, Eusko Jaurlaritzarekin batera, lurren berroneratzeari irtenbide egokia emateko.

Orduz geroztik, hainbat  kanal jarri ziren abian herritarrak etengabe informatuta egon zitezen, nagusiki web orri baten eta ekarpenak jasotzeko bileren bidez.

2017an, Altzako Kiroldegia eraikitzeko lursailean amiantoa egotea baztertu zuen azterlan bat aurkeztu zen, eta bilera bat egin zen Altzan honen berri emateko: lanen ondoren, Kiroldegia 2022an inauguratu zen.

.