Breadcrumb
Bidebietako Parkearen eraberritzea Partaidetza Prozesua
Bidebietako parkea
Bidebietako Parkea hobetzeko auzotarrek bideratutako ekimen baten bitartez, 2021eko udazkenean Ekialdeko Barrutiko Batzarrarak proposatu zuen Udalak partaidetza prozesu bat abiatzea herritarrekin batera parkearen eremua birpentsatzeko eta auzoan jada aisialdirako edo kirolerako dauden espazio publikoak kontuan hartuz etorkizunean zein diseinu izan zezakeen erabakitzeko.
Partaidetza Prozesua 2021eko azarotik 2022ko maiatzera bitarte garatu zen; exekuzio proiektua idatzi eta gero, obrak lizitatzeko tramitea martxan jarri zen.
2024ko irailean Donostiako Udalak onartu du Construcciones Otegui Gaztañaga SL enpresari esleitzea Bidebieta parkearen proiektu berrituari dagozkion obren kontratua, 3 hilabeteko egikaritze-epearekin eta 413.421 euroko esleipen-prezioarekin. Beraz, 2025eko hasieran egongo da parke berria prest.
Partaidetza Prozesua
2021eko azarotik 2022ko maiatzera bitarte
Paisaje Transversal enpresak dinamizatu zuen prozesua eta proposamen teknikoa garatu zuen, Udaleko Partaidetza Zerbitzuko eta Ekialdeko Barrutiko teknikariekin batera.
Prozesuan Bidebietako auzotarrek parte hartu zuten eta tradizionalki hiriaren diseinuan kontuan hartu ez diren ikuspegiak azterketan presente egoteko ahalegina egin zen.
Diseinatzen zenaren bideragarritasuna aztertzeko eta laguntza teknikoa eskaintzeko, partaidetza prozesuan Udaleko Proiektu eta Obretako zuzendaritzak, Mantentze atalak, Parke eta Lorategien bulegoak eta Kiroletako Udal Patronatuak parte hartu zuten.
Jarduketa-eremua parkearen perimetrora mugatu zen, elizaren aurreko zuhaizti eremua barne. Eremu horretan ez zen hobekuntzarik egin 1980an parkeko lehen obratik, baina parkearen parte denez, esku hartze bateratua izan behar zuela pentsatu zen.
Helburuak: espazio publikoaren dimentsio hirukoitza
- Auzoko biztanleriaren beharrak eta proposamenak identifikatu parte hartze prozesu baten bitartez.
- Bidebieta parkearen egoeraren eta haren inguruaren diagnostiko parte hartzailea egin, hiri analisia eta herritarren parte hartzea bateratuz.
- Bidebieta parkea hobetzeko eta haren erabilera auzoan sustatzeko estrategiak eta jarduketak definitzea.
Diagnostiko parte hartzailearen bidez analisi teknikoa eta herritarren bitartez lorturiko ekarpenak bateratu, hiru gai multzoetan egituratuta:
- Irisgarritasuna eta mugikortasuna
- Konforta eta identitatea
- Erabilerak eta jarduerak
Partaidetza prozesuaren pausuak
2021, azaroak 3: Partaidetza prozesuaren aurkezpena Bideberri BHI Institutuan
Udaletik Mariaje Idoeta auzoetako zinegotzi ordezkari espezifikoak, Alfonso Vázquez proiektu eta obretako zuzendariak, Amaia Agirreolea Herri Partaidetzako zerbitzuburuak eta Beñat Jauregi ekialdeko barrutiko partaidetza teknikari erreferenteak hartu zuten parte. Paisaje Transversal enpresatik berriz, Jon Aguirrek eta Cristina Rodríguezek hartu zuten parte.
Azaroak 3-20 : kolektibo anizekin saioak egin
Genero ikuspegi intersekzionala erabiliz, Paisaje Transversalek kolektibo anitzekin saioak egin zituen diagnostiko parte hartzaile eta barneratzaile bat helburu; horrela Diagnostikora ikuspuntu ezberdinak gehitu ziren, hobekuntza proposamenak ahalik eta barneratzaileagoak izan zitezen ikuspuntu eta gizarteko sektore hauen arabera:
- Generoa
- Nagusiak
- Haurtzaroa
- Gazteria
- Aniztasun funtzionala duten pertsonak.
- Aniztasun kulturala eta pertsona migratzaileak
- Auzoko kolektiboak
Azaroak 20: Mapatze kolektiboa
Ibilbidea Bidebieta parkean zehar haren egoera modu parte hartzaile batean aztertzeko, hobetu beharreko alderdiak identifikatuz eta irtenbide posibleak proposatuz.
Abenduak 11: Diseinua elkarlanean
Parte hartze tailerra proposaturiko ekintzen inguruko eztabaida eta leheneste ariketarekin.
Prozesuan zehar Udal teknikariekin lan saioak egin ziren eta eremua ikuskatu zen proposamenak aztertzeko.
2022 otsailak 22: Bidebieta parkea eraberritzeko prozesuaren emaitzak aurkezteko bilera irekia
Bidebietako parkea berritzeko partaidetza prozesuaren garapenaren eta emaitzen berri emateko, bai eta zalantzak eta galderak argitzeko eta proiektuaren hurrengo urratsak azaltzeko ere. Bertan udal ordezkariek eta teknikariek parte hartu zuten parte, baita Paisaje Transversal elkarlan-diseinu prozesua gauzatu duen enpresako kideek ere.
Prozesuaren ondorioen ildo estrategikoak
- Parke irisgarriagoa eta lotuagoa: Parkearen konektibitate orokorra egokitzea irisgarriak ez diren ibilbide eta loturak konpontzea. Parkea ekialde-mendebalde ardatzean berregokitzea
- Kenketatik gehitzen. Parkeko espazio desberdinak bateratzea Eragin handiko jarduketa txikiak Eraberritze eta egokitze hobekuntza puntualak
- Erdigune aktiboa, malgua eta bateratzailea. Bidebietako Parkea auzoko erdigune bezala Jarduerak eta erabilerak sustatzeko espazioak zabaltzea Parkeari ekipamendu eta hobekuntza erakargarriak ematea
Aurreproiektua
2022ko maiatzaren 23an, bilera irekia antolatu zen Bideberri BHI Institutuan orain arte definitutako aurreproiektu proposamena partekatu eta kontrastatzeko asmoz, auzotarrek eta auzoko eragileek baloratu eta beraien ikuspuntua emateko aukera izan zezaten.
Aurreproiektuaren elementu nagusiak hauek dira:
- 1.), 2.), 4.) eta 7.): zentralitate berria eta ekialde-mendebalde igarobide irisgarria
- 3.) eta 5.) Erabilera anitzeko plaza (kantxaren eraldaketa)
- 6.) eta 7.) Hobekuntza handi/txikiak zoladuran, zuhaiztietan, parterretan, belardi apaingarrietan...
- 8.) komun publiko bat instalatzea
- 9.) eta 10.) Jolasgune berria eta jolas-horma
Aurreproiektuaren laburpen dokumentua
Esan bezala, obrak 2024ko azken hilabeteetan hasiko dira eta 2025eko hasieran egongo da parke berria erabiltzeko prest.