Breadcrumb
Gazteentzako eta 45 urtetik gorakoentzako enplegu-politika aktiboak sustatzea.
2.Gazteentzako eta 45 urtetik gorakoentzako enplegu-politika aktiboak sustatzea.
Baina, oraindik ere badira kalitatezko enplegu egonkorra aurkitzeko zailtasun handiak dituzten kolektiboak (45 urtetik gorakoak, emakumeak eta gazteak). Horregatik, Udalak kalitatezko lanpostuak sortzeko ahaleginak egingo ditu, kalitatezko enplegu gehiago izateak desberdintasunari aurre egitea eta gizarte-kohesioa sustatzea esan nahi baitu.
Industria-jarduera punta-puntakoa eta berritzailea bultzatuko dugu, eta, horretarako, enpresa berriak etortzea eta teknologia eta jasangarritasun poloak sortzeko modua ekarriko duen industria-lurzorua sortuko dugu. Tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren garapena bultzatuko dugu, auzo guztietan aberastasuna eta enplegua sortzeko sektore garrantzitsu gisa bultzatzen eta sustatzen jarraituko baitugu. Eta lanean jarraituko dugu Donostia nazioartean erreferentzia izan dadin zientzian, berrikuntzan eta ezagutzan, talentua eta inbertsio publiko-pribatua erakar ditzan, aurrerapena, hazkundea eta aberastasuna sortzeko.
Eduki publikatzailea
Proiektu guztiak
Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko
Belaunaldi-txanda sustatzea
Dendetan belaunaldi-txanda sustatzeko neurriak abian jartzea, hiriko merkataritza-aberastasunari eta gure auzoetako kaleetako bizimoduari eusteko.
Tokiko merkataritza dinamizatzea
Donostiako tokiko merkataritzaren balioa azpimarratzeko eta saltoki txikietan kontsumoa aktibatzen laguntzeko dinamikak eta ekimenak sortzea.
Eskusaitzeta: Gipuzkoako industria-parkerik handiena
Eskusaitzetan aurreikusitako garapenak bukatu eta urbanizatzea. Teknologia eta industria aldetik puntakoak diren enpresak ezartzeko bidea jartzea.
Hirian diren merkataritza-eremuak biziberritzea
Hiri-bilbean eta merkataritza-sarean biltzea hirian diren merkataritza-eremuak, eremu horien erakargarritasuna pizteko eta handitzeko.
Ikerketa kuantikoko polo berria Donostian
Ikerketa kuantikoko poloa bultzatzea IBM – Euskadi Quantum Center-ekin eta DIPC-en eraikin berriarekin, elementu traktore eta kuantika aldetik erreferente izateko nazioartean.
Ikus-entzunezko sorkuntzako HUBa
Ikus-entzunezkoen sorkuntza eta ekoizpen ekosistema bat sortzea; inbertsioak, talentua, industria eta enplegua erakartzeko beste gune bat izateko.
Industria- eta enpresa-parkeak garatzea eta handitzea
Industria- eta enpresa-lurzoru gehiago ematea hiriari, kalitatezko enplegu egonkorra sortuko duten industria berriak ezartzeko modua izateko.
Ostalaritza-sektorea erregulatzea
Ostalaritzako negozioen garapen ordenatua eta orekatua arautzea, oreka bermatzeko sektoreak hirian duen hazkundearen, espazio publikoen erabileraren eta herritarrek atseden hartzeko duten eskubidearen artean.
Hiriko produkzio- sarearen zerbitzuko prestakuntza
Programa eta ekimen batzuk sortzea hezkuntzan; unibertsitateekin, lanbide-heziketako zentroekin eta elkargoekin lankidetza indartu eta zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan (STEM) bokazio berriak izatea sustatzeko.
Lana bilatzen laguntzea
Eragile ekonomikoekin lankidetzan aritu eta ekimen batzuk bultzatzea, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei kalitatezko enplegua aurkitzeko edo negozio bati hirian ekiteko aukera izateko.
Gazteentzat kalitatezko enplegua izatea sustatzea
Bazterkeria-egoeran dauden gazteak lan munduan sartu eta enplegua izateko aukerak sortzea, Sustapen Baltzuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkarrekin Lanean estrategiaren bidez.