Breadcrumb
Hiri proiektuak
Hiri proiektuak
Hori dela eta, gaur egun martxan dauden eta legegintzaldi honetan amaituko diren proiektu erabakigarriekin batera, hirirako ekimen estrategiko berriak identifikatu ditu Udalak, honako hauek ahalbidetzeko:
- Tokikotik abiatuta, donostiar guztientzako biziproiektu osoak bermatuko dituzten erronka globalei aurre egitea.
- Hainbat eremutan hiri erreferente bat eraikitzen jarraitzea, duen identitateagatik, berezitasunagatik eta bizi-kalitateagatik erakargarria izango dena.
- Hiriaren aurrerabidetik eta aurrerapenetik ez kentzea begirada aurrera ere; etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea kontuan izanda beti.
Proiektu estrategiko horiei esker, aurrera egin ahal izango du Donostiak, eta bere etorkizuna urrats sendoz eraiki, hiri indartsua eta duen bizimodu, bizikidetza eta ongizate-ereduagatik erreferente izango dena.
Eduki publikatzailea
Proiektu guztiak
Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko
Udal administrazioaren Digitalizazio Plana osatu eta garatzea
Udal Zerbitzuen izapidetze elektronikoa osatzeko Plan bat osatu eta garatu, kudeaketaren eraginkortasuna, gardentasuna eta kontu ematea bermatzeko.
Sagues berria proiektua
Erabilera handiko hiriko puntu enblematiko hori eraldatu eta Uliako magalean integratuta izango den gune handi bat bihurtzea; berdeguneak, begiratokia eta jolas-jarduerak egiteko eremu irekiak izango dituena.
Gune publiko ireki eta irisgarriak
Ingurune berriak urbanizatzea eta oinezko bihurtzea, Donostiak kalitatezko hiri-espazio berde eta adiskidetsu gehiago izan ditzan.
Hiri-mugikortasun jasangarri berriaren definizioa
Hiri-mugikortasun berriari ekitea, Isuri Gutxiko Eremua (IGE) definituz eta abian jarriz, eta Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana berrikusiz eta eguneratuz.
Udalaren informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea erraztea
Webgune berria HAZI, egoitza elektronikoa eta Nire Karpeta proiektuekin batera eta lerrokatua garatzea, baita kanal honen kudeaketa sistema berria ere.
Hiri inklusiboa eta berdintasunezkoa
Kultura arteko hiria, aniztasuna balio positibotzat sustatzen, errespetatzen eta onartzen duena, eta donostiar guztien arteko interakzioa sustatzen duena, eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna sustatuz.
Giza Eskubideekin konprometitutako hiria
Donostia giza eskubideen defentsan nazioarteko erreferente izan dadin lanean jarraitzea.
Herritarren partaidetza: eredua aztertu eta hobetzea
Kanpoko eragileekin lankidetzan, herritarren partaidetza eredua aztertu eta eguneratzea, egungo gizarte-errealitatera egokitzeko eta herritarrek udal-gaietan parte hartzea sustatzeko.
Illunbe eta Anoetako Kirol Hiria
Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Anoetako kirol hiria eta Illunbe konplexua erabat berritzeko proiektua abian jartzea Gipuzkoako erabilera anitzeko pabilioia izan dadin Illunbe.
Turismoa – Helmuga zaintzea
Donostia turismo-helmuga jasangarri eta donostiarrentzat onuragarri gisa zainduko duten neurri aitzindariak abian jartzea.
Donostia berdea. Klimaren aldeko apustua
Klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde egitea, ondare berdea (birika berdeak, parkeak eta lorategiak) eta biodibertsitatea zainduz.
Miramongo Parke Teknologikoa handitzea
Teknologia aurreratuko enpresa berrien ezarpena erraztea, Miramongo Parke Teknologikoaren egungo gaitasunari beste 40.000 m2 erantsita Galarreta eta Illunbe aldera.
Udal!nfo – Herritarrentzako Arreta bulego berria
Udal!nfo - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulego moderno eta oso bat abian jartzea Udalaren bulegoetan. Instalazio berri horiek Udalaren arloetako izapideen arreta eta kudeaketa bateratuko dituzte. Gainera, aurrera egitea Herritarrentzako Arreta Integraleko Zerbitzuaren ezarpenean. Zerbitzu horrek udal-zerbitzu guztien lehen mailako arreta zentralizatuko du, eta herritarrentzako erreferentea eta Udalera sartzeko atea izango da.
Euskararen hiria
Hizkuntza-normalizazioarekin konprometituta jarraitzea, hiriko hizkuntza paisaia euskaldundu, euskaraz ulertzen duten herritarren ehunekoa handitu (gaur egun %66 da), erabilerarako gune babestuak eskaini eta gainerako hiriburuentzat erreferente izan.
Easoko trenbide-zabaltza, eremua berreskuratzea
TOPOaren pasabidea eta Easoko geltoki berria egindakoan, orain den trenbide-zabaltzak hartzen duen tokia berreskuratu eta berrurbanizatzea, Amara – Erdialdea eta inguruko berdegune eta bizitegi-eremuak lotuko dituen gune berri bat sortuz.
Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO)
HAPO berria definitzea eta onartzea, honako hauek zehazteko, besteak beste: hirigintza-planak, proiektu berrietarako esparru orokorra, euskararen erabilerarekiko inpaktua, turismo-ostatu berriak irekitzeko mugak edo etxebizitzen eraikuntza-bolumena optimizatzea hurrengo urteetarako.
Loiolako kuartelak, bizitegi-garapen berria
Bizitegi-eremu handi bat sortzea hirigintza-kontzeptu berrietan oinarrituta; etxebizitza berriak, komunitate-ekipamenduak, merkataritza-jarduera, berdeguneak eta oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen mugikortasun modu jasangarriak izango dituena. Loiola eta Intxaurrondo Ametzagainaren bidez lotuko dituen gune berri bat.
Kalitatezko enplegua gizarte-kohesiorako tresna gisa
Hirian kalitatezko enpleguaren sorrera sortzea eta erraztea, batez ere zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat: 45 urtetik gorakoak, emakumeak eta gazteak.
Gizartean eragina duen Zientziaren eta Jakintzaren Hiria
Donostia nazioarteko erreferente izaten jarraitzea zientzian, ezagutzan, berrikuntzan eta ikerketan, donostiarrentzat aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko ardatz bultzatzaile gisa.
Kolektibo zaurgarriek Gizarte Zerbitzuen Sistemara sarbidea izatea
Gizarte Zerbitzuen Sistemak oraindik ezagutzen ez dituen adineko pertsonak eta pertsona kalteberak hobeto eta gehiago ezagutzeko neurriak ezartzea. Kasu isolatuak detektatzeko proiektuak bultzatzea.
Herritarren segurtasuna
Udaltzaingoaren baliabideak indartzea hurbileko zerbitzua hobetzeko eta segurtasunaren inguruan sortzen diren premia berriei erantzuteko.
Tren garraio publikoa hobetzea
Donostia kalitatezko tren-zerbitzuez hornitzea, garraio publikoaren erabilera sustatzeko ibilgailu pribatuaren aurrean, Gipuzkoa, Euskadi eta Estatuarekiko konexio hobeei esker.
2024. urtea, Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena
Artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzea, Chillidaren ondare artistikoa eta Donostiarekin duen harreman estua balioesten dituzten hainbat ekitaldirekin.
Kultur etxeen eraldaketa eta bilakaera
Kultur etxeen eraldaketari eta bilakaerari buruzko hausnarketa irekia egitea, eskari eta behar berriei zerbitzua emango dien kultur ekipamendu komunitarioen eredu berri baten barruan.
Manteo – Zemoria eremua biziberritzea eta berrurbanizatzea
Manteo eremua biziberritu eta berriro urbanizatzea, etxebizitza berriak sortzeko, irisgarritasun-hobekuntzak egiteko eta BCCren (GOe) ekipamendu berria integratzeko. Ekosistema gastronomikoa bultzatzea, zientzia, berrikuntza, prestakuntza aurreratua eta ekintzailetza integratuz.
Etxebizitza berriak sortzea
Etxebizitza berriak sortzeko aurreikusitako planak garatzea, 2033rako 6.000 etxebizitza berri sortzeko helburua betetzeko. Era berean, dagoeneko eraikita dagoen ondarea birgaitzea, banantzea eta egokitzea erraztuko duten araudiak definitzea.
Urumea ardatza, hirigintza aldetik bere onera ekarri eta balio handiagoa ematea
Amara eta Martutene arteko Urumea ingurua bere onera ekartzea. Bizitegi-garapen eta aisialdi-eremu berriak abian jartzea.