Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Abenduaren 21ean, Donostiatruk elkartasun azoka

Gabonetan ere, bigarren eskuko opariak!

Larunbat honetan, Tabakalerako barruko plazan, Gabonetako azoka solidarioa egingo da, 10etatik 14etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonistak.

Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka berezi honetan, partikularrez gain irabazi asmorik gabeko 7 elkartek parte hartuko dute, herritarrei euren jarduerak eta proiektuak ezagutarazteko. Hainbat lan-eremu garatzen dituzte, hala nola etorkinak gizarteratzea eta laguntza humanitarioa, osasuna, kultura, edo animalien ongizatea sustatzea.

Parte hartuko duten elkarteak:

  1. ASGICER (Minbiziaren aurkako elkartea)
  2. BAOBAT (Kultura-aniztasunaren eta etorkinak integratzearen aldeko elkartea)
  3. CHERNOBIL (Txernobilgo hondamendiak kaltetutako adingabeentzako laguntzarako elkartea)
  4. ITXASARGI (Kristau kultur elkartea)
  5. KATUKA LASARTE (Animalen ongizatearen aldeko elkartea)
  6. KATXALIN (Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartea)
  7. PASAPORTES PARA SIRIA (Lekualdatutako eta errefuxiatutako pertsonen ongizatearen aldeko elkartea)

 
Azokan, ingurumenarekiko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira, eta Gabonetako apaingarriak sortzeko tailer bat egongo da, berrerabilitako materialez eginda. 

Erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.