Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Otsailaren 1ean, Donostiatruk bigarren eskuko merkatua

Tabakaleran, 10etatik 14etara

Datorren larunbatean, otsailaren 1ean, Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.

Azokan ingurumenari buruzko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egiten dira. Eta, oraingo honetan, tailer bat egongo da azokara bertaratzen direnei zuzendutakoa, kartoiz eta erabilitako beste material batzuez egindako karpeta pertsonalizatuak sor ditzaten. 

Halaber, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan. 

Zergatik berrerabili?

Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. 2024ko urtean zehar Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker 31 tona inguru CO2 ez ziren atmosferara isuri. 

Merkatuaren kartela