Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Artikutzako otsaileko bisita gidatuak
Otsailaren 9an, 16an eta 23an
Otsailean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Otsailaren 9an, Artikutzako auzoa eta Ugaldeko presa. Ibilbide laua eta erosoa honetan, Artikutzan hasiko gara, ibaiaren ibilguari jarraituta. Donostia urez hornitzen zuen kanalaren gainean ibiliko gara, eta funtzio horrekin lotutako hainbat instalazio ikusiko ditugu.
- Otsailaren 16an, Bianditzeko gaina eta tunela. Ibilbide honen helburuetako bat Bianditzeko gailurrera iristea izango da, bertatik ikuspegi zabala izateko. Horrez gain, trenbide zaharraren tunela zeharkatuko dugu.
- Azkenik, otsailaren 23an, Artikutzatik Izura. 10 kilometroko irteera honetan Izu mendiko tontorrera igoko gara.