Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Elikadura estrategia
Elikadura estrategia
Elikatzea zentzu zabalean hartuz gero, gai askorekin dago lotuta. Konparazio baterako, osasunarekin, ingurumenarekin, ongizatearekin, ekonomiarekin, kultura gastronomikoarekin, ekoizpenarekin, baratza txikiekin eta tokiko merkataritzarekin.
Elikatzea globalizatzeak ekarri duena da elikagaiak ekoizteko kostuak txikitzeko modua izatea. Horrekin batera, ordea, gaixotasun batzuk sortzea ere ekarri du, elikadurak eragindakoak (gizentasuna, diabetesa), eta baita beste zenbait ondorio ere: osasunari kalte egiten dioten elikatze ohitura batzuk izatea, baliabide gehiago erabiltzea, banaketarekin lotuta dauden hondakin gehiago sortzea (ontziak, bilgarriak, jana alferrik galtzea), energia gastua eta isuri kutsakorrak handitzea (elikagaiak garraiatu eta hotzean gorde beharragatik) eta baliabide naturalak gestionatzeko modu bat, eusterik ez dagoena.
Donostiako Udalak ere ikusten du hori guztia, eta, hala, hiriarentzako elikadura estrategia bat egiteari ekin dio, alderdi askotatik helduta: