Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Huertas públicas
Autokontsumorako baratzeak
Munduak gero eta biztanle gehiago ditu, eta gehienak hirietan bizi dira. Horregatik, hornikuntzaren ikuspegitik, funtsezkoa da, besteak beste, hiri eredu erresilienteak lantzea, tokian tokiko ekoizpenaren eta kontsumoaren aldeko ikuspegia izanda, eta, beste zenbait hiri estrategiarekin batera, hiri nekazaritza sustatuta, elikagaiez hornitzeko iturri moduan.
Gainera, nazioarteko esperientzia askok erakutsi bezala, hiri nekazaritza ekologikoak tokian tokiko konponbideak eman ditzake gizarte, ingurumen, politika eta ekonomia arazoei aurre egiteko, herritarrek gozatzeko eremu publikoak irekitzeaz gain.
Alde horretatik, Donostiak zenbait urte daramatza jarduera hori sustatzen, eta Marrusko aisialdiko baratze ekologiko publikoak (Lauhaizeta) inauguratu zituen 2014an.
Horrekin batera, lanean jarraitu da horrelako egituretarako leku gehiago aurkitzeko, bai eta udalerrian, batez ere hiri inguruan, arautu gabe dauden baratzeak antolatzeko ere, asko baitira.
Azken horiek, 2017an egindako diagnostikoaren arabera, biztanleen %1,5 inguruk baliatzen ditu, eta baratze horietan udalerrian kontsumitzen diren barazkien %1 ekoizten da. Kopuru hori ez da txikia, kontuan hartzen badugu bertako barazkien ekoizpen profesionala guztira kontsumitutakoaren %3,6 baino ez dela, eta barazkien gainerako %95,4a hiri kanpotik ekartzen dela.
Gainera, hurrengo urteetan jarduera hori sustatzeko eta arautzeko ekintza ildoak dituen estrategia bat prestatu da.
Bertan, hiri baratzeen garrantzia nabarmentzen da, eta Donostia hiriaz esaten da nekazaritza politiketan hazteko ahalmen handia duela, bat datorrelako egungo ingurumen eta klima estrategiekin, bai eta gazteek jarduera horretara hurbiltzeko interesa dutelako ere, hurbiltasuna funtsezkoa izaki etorkizunean baratzeak non kokatu aztertzean.
Lau Haizetako Hiri Baratzeetako Parke Publikoa
2014an Lau Haizetako Hiri Baratzeetako Parke Publikoa inauguratu zen. Momentu honetan 4. deialdia martxan dago.