Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak Phone Hidden

Milango ituna

Milango ituna

2017an Donostiak ere bat egin zuen Hiriko elikatze politikaren Milango itunarekin. Milango itun hori 2015eko urrian jaio zen, Italiako hiri horretan egin zen "Elikatu planeta, bizitzarako energia" izeneko erakusketa zela eta.


Hala, mundu osoko 144 hirik —eta hor dugu Donostia ere—, hitz eman dute elikadura-sistema sostengagarri, inklusibo, resiliente, seguru eta dibertsifikatuak garatzeko lan egingo dutela, elikadura osasuntsua eta denon eskura dagoena ziurtatzeko, eskubideetan oinarritutako ekintza-esparru batean, helburu izanik janari-hondakinak murriztea, biodibertsitateari eustea eta, era berean, klima aldaketen ondorioak leundu eta haietara egokitzea."