Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Hondakinak
Hondakinak
Hondakinak sortzeak eta kudeatzeak zerikusia dute baliabideen erabilera eraginkorrarekin, kontsumo sostengagarriarekin, ekonomia zirkularrarekin, klima aldaketarekin eta lurzoruen kutsadurarekin. Hain kontu garrantzitsua izanda, Udalarentzat lehentasunezko jardun eremua da hori. Hala, lan ildo ugari garatu ditu prebentzioa eta gaikako bilketa areagotzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko.
Gaur egun, arreta berezia jartzen zaio biohondakinen prebentzioari eta gaikako bilketari; izan ere, era horretakoak dira sortzen diren hondakin gehienak, eragin handia dute ingurumenean eta zer hobetu asko dago oraindik.
Hondakinen arloko planifikazioa Hondakinen Dokumentu Gidarian jasota dago. Dokumentu hori parte-hartze tekniko eta politikoarekin sortu eta adostu da.
Bertakoentzako informazioa:
- Prebentzioa
- Birziklatze
- Hondakin organikoak
- Tamaina handikoak
- Garbiguneak
- Bilketa Kamioia
- Zer/Nola/Non bilatzailea
Jarduera ekonomikoak:
Hondakinen udal ordenantza
ItsaSOS kanpaina
Hondakinen datuak
1. oharra: 2024an, eraikuntzako hondakinak gaikako bilketaren barruan zenbatzen hasi dira, hondakin horiek berrerebiltzeko merkaturatzen direlako. Horren ondorioz, gaikako bilketaren tasa % 0,7an igo da aurreko urtearekin alderatuta.