Breadcrumb
Artikutza-Bisita autogidatuak
Bisita autogidatuak
Segidan, labur azalduta daude Artikutza zeharkatzen duten balizadun 4 ibilbideak, etxaldeko toki nagusietatik ibiltzeko, galdu gabe.
Gainera, wikiloc kontu honetan, Artikutzako hainbat bide kontsultatu daitezke.
- ESKAS – ARTIKUTZA AUZOA (Burdinide zaharreko eta Elizmendiko bidea) (PR-Na 124):
- Luzera: 11 km.
- Malda: 335 m.
- Abiadura: Eskas (aparkalekua).
- Zailtasuna: Ertaina. Mendi ibilbidea.
- Elizmendiko bidean behera, alde hartan aspaldiko biztanleek leku hartan utzitako arrastoak ikusten dira: Eskaspeko cromlecha, ikatz plataformak, pago lepatu zaharrak, haustarri bat… Ur garbi-garbiko errekastoek zeharkatzen dute ibilbidea, eta Erroiarri ur jauzia ere ikusten da. Artikutza auzoan atsedendu ondoren, bideari berriro ekin dakioke, Eskaserantz, burdinbide zaharraren bidetik, pagadi eta hariztien artean, ikuspegi eder-eder batez gozatzera.
- Ibilbidearen PDF-a eskuratu
- ARTIKUTZAKO MUGETATIK:
- Luzera: 17 km.
- Malda: 350 m.
- Abiadura: Eskas (aparkalekua).
- Zailtasuna: Ertaina. Mendi ibilbidea.
- Baso eta landaketa zaharren artean ibilita, alde soilera heltzen da, eta handik ikuspegi ederra egoten da Artikutzaz eta inguruko mendiez. Bidean zenbait mendiko trikuharri eta cromlech topa daitezke, bai eta Orreagako Kolegiatako mugarriak ere. Artikutza auzora jaitsi, atseden hartu eta auzo txiki horretaz gozatu ondoren, abiapuntua itzul daiteke Elizmendiko bidetik, basoen, errekastoen eta Erroiarri ur jauziaren artean.
- Ibilbidearen PDF-a eskuratu
- URTEGIKO BIRA:
- Luzera: 6,5 km.
- Malda: 70 m.
- Abiadura: Artikutza auzoa.
- Zailtasuna: Txikia. Pista. Bizikletan edo umeekin egiteko egokia.
- Enobietako urtegia zenaren inguruko pistari esker, era erosoan ikus daiteke Artikutza auzoaren ingurua.
Presaren gainetik, urtegiak estaltzen zuen eremua ikusiko duzu, eta 65 urtetan zehar urez estalita egon den lekua naturaren indarrak nola berreskuratzen duen ikus ahal izango duzu.
Bertako zuhaitzak eta exotikoak, goroldioz eta likenez beteak, ibilbide osoan zehar nahasirik, ia maldarik gabe, abiabururaino berriro helduko zara.
- BURDINOLETAKO BIDEA:
- Luzera: 10 km.
- Malda: 410 m.
- Abiadura: Arriurdiñeta.
- Zailtasuna: Ertaina. Mendi ibilbidea.
- Ibilbide hau Artikutzatik kanpo hasten da eta pista eta bideetatik barneratuz, haritz eta pago baso ederrak, bi burdinola hidraulikoen arrastoak, burdin minerala kiskaltzeko labea eta karobia erakusten ditu. Ur-emari handiena duen Arikutzako ibaiaren soinua izango duzu bidelagun ia ibilbide osoan zehar.
- Ibibidearen PDF-a eskuratu (Goizuetako Udalak utzitako mapa)