Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Zarata
Zarata
Kontuan hartuta herritarrak kezkatuta daudela kutsadura akustikoarekin, eragozpenak sortzeaz gain osasune-an ere eragin dezakeela eta, Udalak hainbat jarduera egin ditu zarataren eraginpean egoteak dakartzan ondo-rioak saihesteko, prebenitzeko eta gutxitzeko.
Alde horretatik, 2000. urtean, Zaratek eta bibrazioek sortutako kutsaduraren kontra Udalak zer egin behar duen arautzen duen Ordenantza onartu zen, zaraten eta dardaren eraginaren aurrean giro kalitatea babesteko eta hobetzeko.
Geroago, giro zaratari buruzko legedian(1) ezarritako betekizunak aintzat hartuz, udalerriko zarataren mapa estrategikoa, kutsadura akustikoaren kontrako ekintza plana eta babes akustiko bereziko aldeei dagozkien plan zonalak egin eta onartu dira.
2022an, zaratak eta bibrazioek eragindako kutsadura akustikoari aurre egiteko udal-jarduketa arautzen duen ordenantza berri bat argitaratu da, udalerriko esparru juridikoa eguneratzen duena.
(1) 2002/49/EE Zuzentaraua, giro zarataren ebaluazioari eta kudeaketari buruzkoa; 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa; 1513/2005 Errege Dekretua, legea garatzen duena, ingurumenaren zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez; 1367/2007 Errege Dekretua, kegea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei dagokienez; eta 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.