Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Kutsadura akustikoari kontra egiteko ekintza plana

Kutsadura akustikoari kontra egiteko ekintza plana

2013. urtean, Donostiako Udalerriko Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana egin eta onartu zuen Donostiako Udalak, zarata mapa estrategikoen emaitzak oinarritzat hartuz. Dokumentu horretan, Udalak datozen bost urteetan zarataren inguruan zer estrategia hartu eta zer ekintza egingo dituen zehazten da.

 

Jendaurrean egon eta jasotako alegazioak aztertu ondoren, Donostia udalherriko soinu-giroa hobetzeko ekintza plana: GSHE 2018-2023 2018ko azaroan onartu zen.

 

 

Gaueko aisialdiak eragiten duen zarata

Aisialdiak bide publikoan duen eragina ez zen jaso 2012. urtean egin zen hiriko zarataren mapa estrategikoan lortutako emaitzetan; izan ere, hori ez zen aintzat hartu beharreko zarata fokutzat jo ingurumeneko zaratari buruzko araudian. 

Alabaina, kontuan hartuta bizilagunek eskaera bat egin dutela, aisialdi mota horrek nolako arazoak sortzen dituen ikusita, Udalak, udalerriko kutsadura akustikoaren kontra egiteko ekintza planean jasotako jardueren barruan, bidezkotzat jo zuen kontu hori espezifikoki tratatzea. Hala, 2015. urtean, gaueko aisialdiak hirian eragiten duen zarataren mapa egin zuen.

Gaueko aisialdiak eragiten duen zarataren inguruan egindako lan horren xedea da erabilerak bateragarri egitea, jarrerak gerturatzea eta irtenbide egokiak bilatzea hala bizilagunentzat nola enpresentzat. Horretarako, araudiak ezartzen duen kalitate akustikoa lortzeko ahalegina egingo da.

Gaueko aisialdiak eragiten duen zarataren mapa