Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Kutsadura akustikoaren alorreko eremu planak
Kutsadura akustikoaren alorreko eremu planak
Ekintza Planean zehaztutako lan ildoen barruan, eta ingurumenaren zaratari buruzko legediarekin bat, planteatzen da babes akustiko bereziko eremutzat (BABE) jotzea planean agertzen diren hiriko aldeak, betiere legedian ezarritako kalitate akustikoaren maila objektiboak gainditzen badituzte.
Alde bat babes akustiko bereziko eremutzat jotzeko baldintza hauek bete behar direla dio legediak:
- eremua mugatzea, hotsa igortzen duten fokuak zein diren eta horien ekarpen akustikoa zein den identifikatzea;
- eremuko plan bat egitea.
Eremuko plan espezifiko horietan, honako hauek zehazten dira:
- zer neurri zuzentzaile ezarriko diren babes akustiko berezitzat joko den gune bakoitzean;
- zein diren neurri horiek ezartzearen arduradunak;
- zer baliabide ekonomiko dauden eta zer bideragarritasun ekonomiko duten proposatutako irtenbideek.
Egindako eremuko plan espezifikoak:
- Amarako eremuko plana, 2016ko urrian onartuta. Amaraz gain, Loiolako Erriberak eta Morlans barne hartzen ditu.
Amarako eremuko plana deskargatu.
- Antiguako eremuko plana, 2016ko abenduan onartuta. Antigua, Ibaeta, Aiete eta Añorga auzoetako zati bat hartzen du barne.
Antiguako eremuko plana deskargatu.
- Urumeako eremuko plana, 2017ko urtarrilean onartuta. Barne hartzen ditu Urumearen ibarra, Loiola eta Martutenekin, eta baita Gros, Ategorrieta, Ulia, Bidebieta, Egia eta Intxaurrondo auzoak.
Urumeako eremuko plana deskargatu.
- Erdiguneko eremuko plana, 2017ko urrian onartuta. Erdigunea, Aiete, Igeldo, Zubieta eta Altza hartzen ditu barne.
Erdigunea, Aiete, Igeldo eta Zubietako eremuko plana eta eranskina (eranskinaren 1. zatia, 2. zatia, 3. zatia).
Altzako eremuko plana eta eranskina.
Aplikatzekoa den ingurumenaren zaratari buruzko araudia
- 202/94/EE Zuzentaraua, 2002ko ekainaren 25ekoa, ingurumeneko zarata ebaluatzeari eta kudeatzeari buruzkoa.
- 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.
- 1513/2005 ED, abenduaren 16koa, Zaratari buruzko 2003ko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena ingurumeneko zarata ebaluatzeari eta kudeatzeari dagokionez.
- 1367/2007 ED, urriaren 19koa, zonifikoazio akustikoari, kalitate helburuei eta misioei buruzkoa.
- 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots kutsadurari buruzkoa.