Breadcrumb
Arriskutsu izan daitezkeen txakurren lizentzia eta erregistroa
Arriskutsu izan daitezkeen txakurren lizentzia eta erregistroa
Izapidearen ordena (ordena sekuentziala da)
- Txakurra edukitzeko lizentzia eskuratzea.
- Animaliari mikrotxipa jartzea eta aktibatzea.
- Animalia erregistratzea.
Txakurra edukitzeko lizentzia eskuratzea
Agiri hauek aurkeztu behar dira Donostiako Udaleko Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuan:
- Identifikazio agiria: NAN / AIZ. (18 urte baino gehiago izan behar dituzu).
- Eskabide orria, behar bezala beteta.
- Eskatzailearen argazki bat, duela gutxikoa, txarteletarako modukoa, koloretan.
- Gaitasun fisiko eta psikologikoaren ziurtagiria, behar bezala baimendutako zentro ezagun batek emana.
- Udal tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. (Kutxabankeko kontu honetan sartu behar da dirua: ES48 2095 0611 02 1062262547)
- Zigor aurrekaririk ez izatearen ziurtagiria (Udalak eskatzen du, horretarako baimena eman eta gero).
* Dokumentazio guztia aurkeztuta, zure lizentzia izapidetuko dugu, eta, eskuratzen dugunean, zurekin harremanetan jarriko gara, zuri emateko.
2. Albaitariak animaliari mikrotxipa jartzea eta aktibatzea.
3. Animalia erregistratzea.
Lizentzia jaso eta gehienez ere hamabost eguneko epean, arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatu behar duzu animalia.
Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu behar duzu Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuan:
- Eskatzailearen NAN / AIZ.
- Eskabide orria, behar bezala beteta
- Dagokion administrazioaren erabakia, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia emateko ebazpena. Lizentzia Donostiako Udalak eman badu, ez da behar.
- Erantzukizun zibileko aseguru poliza, gutxienez 120.000 eurokoa, animaliak egindako kalteak direla kausa, nahiz eta beste pertsona batek zaindu.
- Poliza horren ordainagiria.
- Animaliaren osasun txartela.
- Albaitaritza agiria, berriki emana, batetik, animaliaren osasun egoera, eta bestetik, oso arriskutsu egiten duen ez gaixotasunik ez asaldurarik ez duela ziurtatzeko.
- Txakurraren espeziea erregistratzeko orria (mikrotxip).
- Animaliak 12 hilabete baino gehiago baditu, antzututa dagoela egiaztatzen duen agiria.