Breadcrumb
Ikuskapen ofizialak
Ikuskapen ofizialak
Udal teknikariek elikadura establezimenduetara egiten dituzten osasun kontroleko bisitak dira. Establezimendu horien artean daude harategiak, arrandegiak, supermerkatuak, ostalaritzako establezimenduak, ikastetxeak, haurtzaindegiak, ospitaleak... Ikuskapen bisiten helburua da establezimendu guztiek indarrean dagoen osasun araudia betetzen dutela egiaztatzea.
Kontsumitzaileei bermatzea jaten ditugun elikagaiak ez direla arriskutsuak osasunerako.
Nola egiten dira ikuskapen horiek?
Ataleko teknikariek ikuskapen bisitak egiten dituzte, ofizioz, honako hauek kontrolatzeko:
- Elikagaien jatorria (etiketak, fakturak eta albaranak aztertzen dira) eta kontserbazioa.
- Instalazioen eta ekipoen egoera.
- Manipulazio praktikak.
- Garbiketa eta desinfekzioa.
- Manipulatzaileen prestakuntzari, desinfekzio eta desintsektazio ziurtagiriei eta autokontrol sistemari buruzko dokumentazioa.