Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Eltxo Tigrea
Eltxo Tigrea
Eltxo inbaditzaile bat da, Asiako hego-ekialdetik datorrena. Hainbat gaixotasun transmititu ditzake, hala nola Zika, dengea eta, bereziki, Chikungunya birusa.
Nola jokatzen du?
- Ilunabarrean jarduten du gehienbat, baina egunez ere aritzen da.
- Oso lotua dago kanpoaldearekin, eta landarediak erakartzen du; han ezkutatzen da.
- Haren habitat perfektua etxeen atzealdea da, betiere hezetasuna, itzala eta umatzeko guneak baditu.
- Etxeen barruan sartzen da.
- Ez da urrunduko jaioterritik, behar duen guztia bertan izanez gero (ura, babeslekua, itzala eta odola). Umatzen den tokitik 500 m-ko erradio batean mugitzen da.
- Behetik egiten du hegan: ez da metro eta erdi baino gehiago igotzen; horregatik, ziztada gehienak hanketan egiten ditu.
- Galtzerdien gainetik egin dezake zizt orkatiletan, baina ez ditu zulatzen galtza bakeroak edo arropa lodia. Batzuetan hala uste izaten du jendeak, baina irudipen hori izaten da eltxoak indar infiltratzailea duelako eta arroparen barruan sartzen delako.
- Behin baino gehiagotan ziztatzen du odol jate bakar batean, beste eltxoek ez bezala. Beraz, eltxo tigre bakar batek gorriune asko eragiten ditu.
Non umatzen dira?
Hiriguneetan hazten dira, ura geldi dagoen ontzi txikietan. Eltxo tigre eme batek 200 arrautza ere jar ditzake, astebetean, ontzi txiki batean. Mosquito Alert aplikazioari esker, herritarrek lagundu egiten diete jarraipen eta kontrol agenteei eremu publikoan umatzeko lekuak aurkitzen, hala nola kainu zuloak, estoldak edo ornamentuzko iturriak..
Zure etxean:
- Loreontzien platerak
- Jostailuak
- Kanpoko altzariak
- Animalien jantokiak
- Lorategiko tresnak (adibidez: eskorgak)
- Kuboak
- Ur metatua duten beste objektu batzuk
Zein da haien bizi zikloa?
- Eltxo tigrearen jarduera garaia maiatzean hasten da, eta azaroaren hasiera arte iraun dezake.