Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Usoak
Usoak
Hiriko usoak izurrite bat dira, eta osasungaiztasun eta osasun publikoko arazo larriak sortzen dituzte. Udalak eremu publikoan izurrite horren populazioa kontrolatzen du, aldian behin harrapaketak eginez.
Eremu publikoan edo zure etxetik hurbil usoak asko ugaritu direla ikusten baduzu, idazki bat sar dezakezu, bide hauek baliatuz:
Udalaren Erregistro Orokorra.
Herritar arduratsu gisa, hau egin behar duzu:
- Ez utzi janari hondarrik balkoian.
- Gogoratu debekatuta dagoela usoei jaten ematea, populazioa asko handitzen baita eta janari hondarrek karraskariak ere elikatzen baitituzte.
- Jarri sistemaren bat, usoei bertan kokatzen ez uzteko: pintxoak, sareak, zirgak eta abar.