Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Osasun sustapena
Erlauntza:auzoetako zerbitzu publiko eta pribatuetako langileek osatutako tokiko lantaldeak dira. Etengabeko konfiantzazko harremanaren bidez, lankidetzak planteatzen dituzte, proiektuak abian jartzen dituzte edo irtenbideak bilatzen dizkiete komunitate horretako arazo zehatzei.
Bizkortze kardiobaskularrari buruzko ikastaroak: bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza ikastetxeetan eta zahar etxeetan, osasungintzaren arlokoak ez diren pertsonentzat.
Osasun diagnostikoa: aukera ematen du Donostiako osasun egoera ezagutu eta aztertzeko.
Osasun plana: hirian osasuna eta ekitatea hobetzeko zer egin zehazten du.
Oinezkoen mapa: plano bat da, hiriko zenbait punturen arteko distantziak neurtzen dituena eta batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den adierazten duena. Oinez ibiltzeko ohitura sustatzen du.
Haurren obesitatea prebenitzeko estrategia modu integralean aztertu eta jorratzen du arazoa, eta Donostiako haur eta gazteen jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria sustatzea du helburu.