Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Erlauntza
Erlauntza
Auzoz auzo
Hiriko hainbat auzotan jarri da abian ekimen hau, auzoetan bertan lan egiten duten profesionalek lana hobeto egin dezaten, elkarren arteko konfiantza handiko harreman batean oinarrituta. Auzoan bizi diren pertsonen bizi kalitatea mantendu edo berreskuratzeko helburua duten diziplina, ikuspegi eta erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.
Konfiantzazko harreman horiek bi hilean behin egiten diren bileretan lantzen dira. Honako hauek hartzen dute parte bilera horietan: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritzako ordezkariak, Donostia Lagunkoia, Kiroletako Udal Patronatua, Parte Hartze Aktiboaren eta Aisialdiaren Zerbitzua (Plus 55), auzoko kultur etxeetako erreferenteak, Mugikortasun Zuzendaritza, Herri Partaidetzako teknikariak, haurtxokoetako eta gaztelekuetako teknikariak, auzoko osasun zentroa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikariak eta auzoko farmaziak. Auzo bakoitzaren ezaugarrien eta beharren arabera, beste profesional batzuk sartzea komeni den aztertzen da.
Harreman horietatik, zerbitzuren batek lehendik ezarritako proiektuetarako lankidetzak sortzen dira, bai eta arlo bateko eta besteko profesionalen arteko ekimen berriak ere, auzo bakoitzean antzemandako beharrei edo aukerei erantzuteko.