Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Bizkortze kardiobaskularrari buruzko ikastaroak
Bizkortze kardiobaskularrari buruzko ikastaroak
Donostiako Udalak bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza saioak eskaintzen ditu, bi eremutan, ikastetxeetako DBHko 4. mailan eta zahar etxeetan, agerian jartzeko zer garrantzitsua den, bihotz-biriketako geldialdi baten lekuko izanez gero, osasungintzako langileak iritsi baino lehen laguntzea.
DYAk eta Gurutze Gorriak ematen dituzte saioak. Horietan azpimarratzen dute kasu hauetan nabarmen handitzen dela bizirik ateratzeko tasa, biziraupen katea aktibatzen bada, bihotz-birikak bizkortzeko maniobrak aplikatzen badira eta, hala badagokio, hurbileko desfibriladore bat erabiltzen bada.
Ikastaro horiez gain, Bihotz Geldialdiez Kontzientziatzeko Nazioarteko Egunean, teknika horiek eremu publikoan erakusteko jardunaldi bat antolatzen da, DYA, GURUTZE GORRIA, OSI Donostialdea, Osakidetza Emergentziak eta Ambuiberica erakundeekin elkarlanean.