Breadcrumb

Logo

943 48 35 40

Errausketak

Pasillo tumbas Polloe

Errausketak

Polloek errausketa-labea du Polloeko hilerrian bertan.

Han agurra emateko gela bat dago, eta bertan, gorpua erraustu aurretik, azken agurra ematen zaio hildako pertsonari.

Gorpu bat erraustea eskatzeko, nahi dugun eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan erraustuko den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Errauste motak

Bi errauste mota daude:

  1. Gorpua erraustea
  2. Gorpuen arrastoak erraustea: hots, pertsona hil eta 5 urte edo gehiagora errausten denean

Gorpua erraustu ondoren, errautsak familiari ematen zaizkio ontzi batean.

Hainbat aukeren artean, ontzia Polloeko hautsontzi batean gordetzeko aukera dago, 8 urtez, eta epe hori luza daiteke gero.

Zer da gorpua erraustea?

Gorpua erraustea gorpua hilobiratu edo lurperatu ordez egin daitekeena da. Hildako pertsona, bere hilkutxan, errausketa-labe batean sartzen da, eta errauts bihurtu. Errausketak 2 ordu inguru irauten du, eta gero errautsak ontzi batean ematen dira.

Polloen ontzi horiek saltzeko zerbitzua ere badago. Gure bulegoetan edo irudi galerian ikus ditzakezu modelo eta prezioak, edo 943 483 540 telefonora deituta.