Informazio publikoa eskuratzea

Informazio publikoa eskuratzea

Edozein pertsona fisikok nahiz juridikok eskubidea du Donostiako Udalak bere egitekoak betetzen sortzen edo lortzen duen informazioa eskuratzeko.

Ez dago eskaera motibatu beharrik. Nahikoa da zehatz azaltzea zer informazio nahi den.

Online tramitazioa egiteko ziurtagiri digitala erabili behar duzu.

Bide erraz eta erabilerraza eskaintzen da tramitean informazioa eskuratzeari buruzko kexa edo iradokizunak egin daitezen. Erabateko edo zati bateko ezezkoei buruzko erreklamazioak aurkezteko baldintzak eta prozedura argitzen dira hor ere.

Gai honi buruzko iradokizunak edo kexak bidaltzeko "herritarren buzoia" erabili dezakezu.

Urteko gardentasun-txostenak

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 66. artikuluan xedatutakoa betez, aurreko urtean publizitate aktiboaren eta informazio publikoa eskuratzeko betebeharren betetze-mailaren jarraipenari buruzko txostena argitaratzen da.

Beste informazio interesgarria

Informazio estatistikoa behinik behin datu hauek jasotzen dituena: informazioa eskuratzeko jasotako eskaeren kopurua; epe barruan ebatziak; osorik edo zati batean ezetsiak; eta informazioa eskuratzeko jasotako eskaeren gaikako laburpen orokorra.

Esteka interesgarriak