Informazio publikoa eskuratzea
Eskatu baino lehen, irakurri Maiz egiten diren galderak
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
- Zuri-beltzeko kopia bakoitza Din A4 paperean............................0,08 €
- Zuri-beltzeko kopia bakoitza Din A3 paperean............................0,15 €
- Koloreko kopia bakoitza Din A4 paperean...................................0,84 €
- Koloreko kopia bakoitza Din A3 paperean...................................1,60 €
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 21 egun
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Informazioa eskuratzeko baimena emateko edo ez emateko ebazpena horretarako eskumena duen organoak eskaera jaso eta gehienez hilabeteko epean jakinarazi beharko dio eskatzaileari eta eragiten dien hirugarrengoei, hala eskatzen badute.Epe hori beste hilabete batez luzatu ahal izango da, eskatutako informazioaren bolumena eta konplexutasuna direla eta beharrezkoa suertatzen bada, eta aldez aurretik eskatzaileari jakinarazita.
Ebazteko gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ez onartutzat joko da.
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Eskaera gaian eskumena duen udal arloari igortzea baloratu dezan
- Udal arloak alderdi hauen azterketa egitea: eskatutako informazioa eskuratzeko mugak, eskera ez onartzeko egon daitezkeen arrazoiak eta/edo eskatutako informazioak eragin dezakeen hirugarrengorik ote dagoen
- Eskaera ebaztea, ezezkoa ematea edo eskaera ez onartzea
- Pertsona/erakunde interesdunari jakinaraztea
Izapideen arduraduna
Araudia
2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa
128/2016 Dekretua, irailaren 13koa, Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari buruzkoa
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.