Udal gardentasuneko indizeak
Intereseko informazioa
Hautetsiei eta Udaleko langileei buruzko informazioa
-
111 Alkatearen eta Udaleko zinegotzien datu biografikoak ematen dira.
-
112 Alkatearen eta Udaleko zinegotzien helbide elektronikoak ematen dira. Profil bakoitza talde politikoen barruan kontsulta dezakezu.
-
114 Udaleko lanpostuen zerrenda (LPZ) osorik argitaratzen da.
-
115 Argitara ematen dira Udaleko goi kargudunek (hautetsiek, gutxienez) jasotzen dituzten ordainsariak, bai eta Udala partaide den entitateetako arduradun nagusiek jasotzen dituztenak ere.
-
116 Karguak uzteagatik jasotzen diren kalte-ordainak argitaratzen dira.Azken eguneraketa datara arte, ez da kalte-ordainik egon kargua uzteagatik.
-
118 Karguen jarduera pribatuen bateragarritasunari buruz organo eskudunak emandako ebazpenak argitaratzen dira.2015etik ez da bateragarritasun-eskaerarik egin.
-
1110 Kontuak ematearekin zerikusia duten gobernu-kideen jarduerei buruzko berriak argitaratzen dira.Asteartero, Jon Insausti Donostiako alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiei buruzko kontuak ematen ditu, galderak onartzen dituen prentsaurreko batean.
-
1125 Zinegotzien curriculum vitaea argitaratzen da. Zinegotzi bakoitzaren CVa bere profilean dago eskuragarri.
-
Zinegotzi bakoitzaren sare sozialak bere profilean daude eskuragarri.
-
1128 Udalaren sare sozialen mapa argitaratzen da.
-
1129 Udalaren organigrama argitaratzen da.
-
1130 Alkatearen agenda argitaratzen da.
-
1131 Zinegotzien agenda argitaratzen da.Zinegotzi bakoitzaren agenda bere profilean eskuragarri dago.
-
1132 Udal jardueren agenda eta herritar agenda argitaratzen dira.
-
1133 Alkateak eta zinegotziek eragindako bidaia-gastuak argitaratzen dira.
Udalaren antolaketari eta ondareari buruzko informazioa
-
121 Gobernu-organoak eta haien eginkizunak argitaratzen dira.
-
125 Higiezinen zerrenda argitaratzen da (bulegoak, lokalak, e.a.), bai Udalarenak direnak bai alokatutakoak, Udalak okupatutakoak zein hari atxikiak.
-
126 Udalari atxikitako ibilgailu ofizialen kopurua argitaratzen da, Udalarenak izan nahiz alokatuak izan.
-
Aurreko dokumentua egin zenetik, balio historiko-artistikoko udal-ondarea handitu egin da. 2024ko datuak.
-
129 Udalaren ibilgailuei buruzko datuak argitaratzen dira: ibilgailuen zerrenda, matrikulazio urtearen arabera, erabilera eta gutxi gorabeherako balioa.
-
1210 Entitate Publikoen ibilgailuei buruzko datuak argitaratzen dira: ibilgailuen zerrenda, matrikulazio urtearen arabera, erabilera eta gutxi gorabeherako balioa.
Udal arau eta erakundeei buruzko informazioa
-
131 Udal-ordenantzak argitaratzen dira, baita erregelamenduak ere.
-
132 Udalbatzen gai-zerrendak bilkura baino lehen argitaratzen dira.
-
133 Udalbatzarren aktak argitaratzen dira.
-
137 Gobernuaren bileren laburpena eta kide anitzeko organoen bileren aktak argitaratzen dira.
-
138 Udalbatzak Interneten bidez ematen dira eta/edo ikus-entzunezko artxibo historiko on line bat dago, udalbatza guztiak biltzen dituena.
-
139 Oposizioak gobernuari egindako kontrol-galderak argitaratzen dira.
-
1310 Badago, eta argitaratzen da, Udalaren “Kode etiko edo gobernu onaren kodea” (aukeran, Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioan (FEMP) talde politikoek aho batez onartutako tokiko gobernu onaren kodearen arabera egokitua).
-
-
1313 Badago, eta argitaratzen da, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Plana.
Udalaren plangintza eta antoleketa
-
141 Helburu zehatzak finkatzen dituzten urteko eta hainbat urtetarako planak eta programak argitaratzen dira, baita horiek lortzeko aurreikusitako jarduerak, baliabideak eta denbora ere.
-
142 Langileak hautatzeko prozesuak argitaratzen dira.
-
143 Lan baldintzak arautzeko akordio nahiz itunak eta hitzarmen kolektiboak, indarrean daudenak, argitaratzen dira.Halaber, GAOn 2019an argitaratutako Udal-langileen lan baldintzak arautzen duen akordioa eskuragarri dago, baita 2024 otsailaren 13a argitaratutako aldaketak ere.
-
Aurkezpen publiko fasean egiten diren txostenak publikoak dira.
-
145 Legeen arabera, izapidetzen ari direla, jendaurreko informaziora atera behar diren agiriak argitaratzen dira.
-
147 Badago, eta argitaratzen da, Genero Berdintasunerako Plan Estrategikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako 2007ko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan oinarritua.Egun, VI. plana indarrean dago. Hona hemen III. planaren ebaluazioa.
-
148 5/2022 LEGEA, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearena. 7.1. artikuluak zera dioen: "Lege honen aplikazio-eremuko entitateak behartuta daude dokumentuak kudeatzeko programa iraunkor eta aktibo bat ezartzera eta atxikitzera, haien jarduerak gauzatzean dokumentuak nola sortzen, atxikitzen eta erabiltzen diren egiaz kontrolatzen dela bermatzeko moduan".Eta azken xedapenetako bigarrena: ."Lege hau indarrean jarri eta bi urteko epean, legearen aplikazio-eremuan dauden entitateak behartuta egongo dira dokumentu-kudeaketari buruz dituzten arauak lege honetan xedatutakora egokitzera".
-
149 Dokumentuak ezabatzeko indarrean dauden arauak eta prozedurak argitaratzen dira.
-
1410 Langileen ordezkaritza-organoak osatzen dituzten pertsonak identifikatuta daude, bai eta liberatu sindikalen kopurua, zer sindikatutakoak diren eta liberazio horiek dakartzaten kostuak ere, soldatak, bitarteko materialak, dirulaguntzak eta sor ditzaketen bestelako kostuak bereizita.
Politika publikoen eta zerbitzu-zorroaren gaineko informazioa
-
151 Zerbitzuen katalogoa argitaratzen da.
-
152 Tramiteen katalogoa argitaratzen da.