Informazio publikoa eskuratzea
Informazio publikoa eskuratzea
Edozein pertsona fisikok nahiz juridikok eskubidea du Donostiako Udalak bere egitekoak betetzen sortzen edo lortzen duen informazioa eskuratzeko.
Ez dago eskaera motibatu beharrik. Nahikoa da zehatz azaltzea zer informazio nahi den.
Online tramitazioa egiteko ziurtagiri digitala erabili behar duzu.
Bide erraz eta erabilerraza eskaintzen da tramitean informazioa eskuratzeari buruzko kexa edo iradokizunak egin daitezen. Erabateko edo zati bateko ezezkoei buruzko erreklamazioak aurkezteko baldintzak eta prozedura argitzen dira hor ere.
Gai honi buruzko iradokizunak edo kexak bidaltzeko "herritarren buzoia" erabili dezakezu.
Urteko gardentasun-txostenak
Beste informazio interesgarria
Informazio estatistikoa behinik behin datu hauek jasotzen dituena: informazioa eskuratzeko jasotako eskaeren kopurua; epe barruan ebatziak; osorik edo zati batean ezetsiak; eta informazioa eskuratzeko jasotako eskaeren gaikako laburpen orokorra.
- 2024: Urte osoko bilduma
- 2023: Urte osoko bilduma
- 2022: Urte osoko bilduma
- 2021: Urte osoko bilduma
- 2020: Urte osoko bilduma
- 2019: Urte osoko bilduma
- 2018: Urte osoko bilduma
- 2017: Urte osoko bilduma
- 2016: Urte osoko bilduma