Azaroak 15: trafiko aldaketak
10:15etatik 11:15era Katxalin martxa dela eta
Azaroaren 15ean, igandean, Katxalin Elkartasunaren Martxa egingo da. 10:30ean abiatuko da Saguesetik eta bertan 12:00k aldera amaitzea aurreikusten da.
Ibilbidea
Galtzadatik: J. M. Barandiaran – Nafarroa hiribidea - Zurriola hiribidea – Zurriola zubia - Salamanca pasealekua – pasealeku Berria
Espaloitik: pasealeku Berria- Salamanca pasealekua - Zurriola zubia – Jesus Maria de Leizaola pasealekua - Zurriola pasealekua - Luis Pedro Peña Santiago
Trafikoa
10:15etik 11:15ra, gutxi gorabehera, kale hauek itxita egongo dira
- Nafarroa hiribidea
- Zurriola hiribidea
- Zurriola zubia
- Salamanca pasealekua
- pasealeku Berria
Garraio publikoa
- 10:15etik 11:45era, gutxi gorabehera, aldaketak egingo dira Dbusen zerbitzuetan
Aparkalekuak
- Martxak irauten duen bitartean ezin izango da Kursaaleko lurpeko aparkalekua erabili
- Aparkaleku pribatuetarako sarbide/irteera egin ahal izango da, betiere partaiderik ez badago
2026/11/12 argitaratua