Azaroak 29: Hauteskunde Orokorrak

Mahaien zozketaren emaitzak

Azaroak 29ko hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa egin da.

Kontsultatu egokitu zaizun ala ez zure NAN zenbakia eta jaiotze data sartuta. 

 

Egokitu bazaizu mahaikideentzako informazioa

  • Izendapenaren aurkako errekurtsoa: eragozpenak eta aitzakiak
  • Ordezkatzeko aukera
  • Mahaikideentzako eskuliburuak

 

Donostiak 38 hautesleku ditu, eta guztira 196 mahai osatu behar dira. Asteleheneko zozketa publikoan 4.704 pertsonak aukeratuko dira:

  • 3 titular (presidentea + 2 bokal)
  • 7 ordezkari postu bakoitzeko

Udalaren web orrian kontsultatu ahal izango da pertsona izendatua izan den edo titular eta lehen bi ordezkari bezala (1.764 lagun). Gainontzekoak erreserban geldituko dira.

Zozketa egin ondoren, izendatutako pertsonak, Hauteskunde Batzordearen bitartez, eskabideak egiten has daitezke mahaian ez egoteko. Batzordeak eskaera horiek onartzen baditu, hurrengo ordezkariak izendatuko dira.

Informazioa Hauteskunde Orokorrak 2026

 

2026/11/02 argitaratua