2023ko aurrekontua
Zure ekarpena, guztion onura
Hiri zerbitzuekin lotura duten arloek, hots, mantentze lanak, garbiketa, parkeak eta lorategiak edo hondakinen bilketarako aurrekontu-sailak %15 baino gehiago handitu dira.
Inbertsio handiko aurrekontua: 90 aurrekontu sail eta 56,9 milioi euro hiriaren etengabeko garapena sustatzeko. Next Generation Funtsetatik beste 27 milioi euro iritsi daitezke hiri-proiektu gehiago garatzeko
Behar gehien dutenei erantzun egokiak emateko aurrekontua da. Gizarte Ekintzako aurrekontua %6,21 handitu da.

Hiriaren muina diren erakundeak
Hirian erabat errotuta dauden erakundeak ezagutuko dituzu ziurrenera. Tresna horien bitartez, donostiarrok egunero erabiltzen ditugun zerbitzuak eskaintzen ditu Udaletxeak, eta oso estimatuak dira gainera.










