Dbus
Nor gara
Donostiako Tranbia Konpainia Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen enpresa da, eta bere izen komertziala Donostiabus edo Dbus da.
Konpainia Sozietate Anonimo bat da eta 1886an sortu zen. 1887ko uztailaren 18an, Donostiako Tranbia Konpainiak garraio kolektiboaren lehen zerbitzua eman zien donostiarrei. Gaur egun eta 1981az geroztik, kapital sozial osoa Donostiako Udalarena da.
Gure helburuak honako hauek dira:
- Garraio Publikoa bultzatzea, hau da, garraio publikoa eraginkorra izaten eta mugitzeko beste modu batzuekin bateragarri izaten laguntzea.
- Hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzea, Garraio Publikoaren erabilera ibilgailu pribatuaren erabilera baino erakargarriago izan dadin.
- Konpainiaren barruko gestioa hobetzea erabilgarri dauden baliabideak modu eraginkorrenean erabiltzeko eta Konpainiako langile guztien inplikazio, konpromiso eta gogobetetze maila handitzeko.
Zer egiten dugu
- Bidaiarien garraiorako hiriko lineak kudeatzea, zerbitzu onena eskaintzeko lan eginez, garraio publikoaren erabilera sustatzeko helburuarekin.
- Ingurumenarekiko eta energia-efizientziarekiko konpromisoa (Dbusen energia politika).
Zer zerbitzu eskaintzen ditugu
- Bidaiatzeko tiketak eta txartelak
- Lineen mapa eta ordutegia
- Gogoko geltokiak
- Nola joan puntu batetik bestera
- Autobus irisgarriak
- Eskaripeko geldialdiak
- Oharrak
Dbus-en doako aplikazio ofiziala
Nola antolatzen gara
- Zinegotzi ordezkaria: Olatz Yarza Garagorri
- Kudeatzailea: Igor Gonzalez Aranburu
Kontaktuko datuak
Fernando Sasiain, 7,
20015 Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 000 200
Erabiltzailearen arretarako ordutegia:
- Lanegunak: 8:00-20:00
- Larunbatak: 9:00-13:00