Euskararen eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekintza antolatzen dira urtero Donostian, bai auzo mailan bai hiri mailan. Ekimen horiek auzoetako eragileekin elkarlanean antolatzen ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak, elkarte ezberdinen proposamenak aintzat hartuta eta hainbat erakunderen partaidetzarekin.

Azaroaren erdialdetik abenduaren 3ra bitartean izan ohi dira ekintzarik gehienak eta horietan parte hartzera animatu ohi ditu Udalak herritarrak.