Parketarrak

Parketarrak egitasmoak helburu du haurrek eta familiek aisialdian euskara erabiltzea. Euskaraz jolasteko asmoarekin, hiriko parke eta jolaslekuetan antolatzen da urtero, eta, gutxi gorabehera urrian, martxoan eta maiatzean hasten dira saioak, doan. Hilabete horietan, saioak astelehenetik ostiralera izaten dira, 3 astez, auzo zehatz batzuetan astegun bakoitzean.

Hurrengo txanda

  • 2026ko urriaren 5etik 23ra
  • 2027ko otsailaren 22tik martxoaren 12ra
  • 2027ko maiatzaren 3tik 21era
* Aldaketaren bat gerta daiteke. Data gerturatu ahala begiratu dezakezue, ziurtatzeko.

Auzoak eta egunak

Parketarrak udazkenean, neguan eta udaberrian izaten da, eta Donostiako auzoko kokapen hauetan egiten da:

Altza
Herrera
San Luis Gonzaga plaza. Euriarekin, zubi azpian
Morlans
Leire plaza
Bidebieta
Julio Urkixo ibilbidearen parkea
Añorga
Amassorrain ikastetxeko patioa
Loiolako Erribera
Zabu Zibu: Santiago plaza
Txirrintxon: Maria Zambrano plaza 
Egia
Luis Martin Santos plaza
Zubieta
Herriko plaza
Amara Berri Karmelo
Rafael Ruiz Balerdi parkea
Martutene
Martuteneko parkea. Euriarekin, ikastolako patioan
Alde Zaharra
Zuloaga plaza
Antigua
Mikel Laboa plaza. Euriarekin, frontoia
Egia Atotxa
Atotxa Zelaia plazan (edo Teresa de Calcula plazan, obrekin)
Altza Harria
Harria parkea
Amara Berri
Ferrerias plaza, Olaeta kalea. Euriarekin, ikastetxeko patioan
Amara
Araba parkea. Euriarekin, Sahats plazan
Txomineñea
Andereñoen plaza
Intxaurrondo
Bernart Etxepare plazatxoa. Euriarekin, Intxaurrondoko ikastolako patioan
Gros Nafarroa
Nafarroa Beherea plaza. Euriarekin, Txofre plazan
Easo Arroka plaza
Arroka Plaza
Aiete
Hiru Damatxo plaza
Ibaeta
Karlos Santamaria plaza. Euriarekin, frontoian
Gros
Katalunia plaza. Euriarekin, Txofre plazan

Nori dago zuzenduta

Parketarrak egitasmoak bi talde bereizten ditu:
  • Zabu Zibu taldea: 3 - 5 urte dituztenentzat, gurasoekin edo arduradunekin parte hartuko dute.
    • Parte-hartzaile kopurua: 5 - 15
  •  Txirrintxon taldea: 6 - 9 urte bitarteko haurrentzat. 

    • Parte-hartzaile kopurua: 10 - 25

Zer da Parketarrak

Parketarrak egitasmoak haurrei eta gurasoei laguntza ematen die. Izan ere, gurasoek, batzuetan, seme-alabekin kalean euskaraz jolasteko baliabideak behar izaten dituzte, baita euskaraz baldin badakite ere. Bestalde, haur eta gazteek euren adinari dagokion bizitasuna behar dute euskaraz lagunartean aritzeko, eta parketarren jolasek horretarako baliabideak eskaintzen dituzte.

Behar horien testuinguruan, jolasa ezagutzak oharkabean jasotzeko erreminta ezin hobea da denontzat: Hizkuntza barneratzen laguntzen duen tresnetako bat da; hizkuntza formala lantzeko erabil daiteke; eta, batez ere, hizkuntza informala eta lagunarteko hizkera sustatzeko da baliagarria. Horrez gain, Parketarren bidez, euskarazko jolasak kalera ateratzen dira, eta abestiak, esamoldeak, hiztegia, etab. jendartean erabiltzen dira.